Maiatzak 31an, 1 eta 2 DBHko Ekoordezkariek Eskolen arteko Foroan parte hartu genuen. Kurtso honetako gaia 11.GJHa izan da: HIRI ETA KOMUNITATE JASANGARRIAK eta Iurreta herriko mugikortasunaren jasangarritasuna aztertu dugu.
Maiztegiko Eskolarekin batera, hainbat konpromiso eta proposamen eztabaidatu eta adostu ondoren, Iurretako udaletxera hurbildu ginen Udal Foroan gure ondorioak partekatzeko eta baita ere iazko kurtsoan planteaturiko eskaeren erantzuna jaso genuen alkatearen ahotik. Esperientzia interesgarria izan da eta Udalarekin elkarlanean jarduteko aukera paregabea gure Herri eta Ingurumenaren alde!!!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina