2017(e)ko urriaren 10(a), asteartea

Hainbat ortuko lan urrian

2017-10-06

Gaur Ingurumen tailerreko ikasle  batzuk gure ortua bisitatzera joan gara. Heldu bezain laster botak jantzi eta lanean hasi gara.
Lehenengo Sukarrietatik ekarritako bi landare lurrean jarri ditugu. Sukarrietan, berrerabilitako ur botila batean oparitu  zizkiguten letxuga eta espinaka landare bi eta horiek landatu ditugu. Horren ondoren Aimar eta Aingeruk belar txarrak  kentzen hasi dira. Tiago eta ni (Julen) piperrak batzen hasi gara eta azelgak, tomateak eta hiru letxuga ere hartu ditugu. Belar txarrekin multzo bat egin dugu eta konposta bihurtzeko utzi ditugu. Amaitu ondoren botak garbitu eta poltsan sartu ditugu eta eskolarantz etorri gara hartutako produktuekin. Heldu garenean, gure artean banatu ditugu etxera eramateko. 

ortua 17-10-06

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina