SUKARRIETA - 1A
Gu 1A-ko ikasleak gara eta
Sukarrieta egon gara azaroaren 16tik 19raino. Han Lurra proiektua landu dugu
eta horri buruzko gauza asko ikasi ditugu. Sukarrietan proiektua lantzetik
aparte arratsaldetan tailerrak egiten genituen.
Lehenengo egunean inguruko
basotxo batera joan ginen eta han gatz mineralak nola sortzen ziren ikusi
genuen.
Lehenik hostoak
zuhaitzetatik jausten dira. Ondoren
intsektuak hostoak jaten dituzte eta hondakinak sortzen dira. Gero onddoek eta
bakterioek intsektuen hondakinak jaten dituzte eta gatz mineralak geratzen dira
lurrean. Gatz mineral horiek zuhaitzak sustraien bidez xurgatzen dituzte eta zuhaitz osora
garraiatzen dira. Gero zuhaitzek fotosintesia egiten dute eta karbono dioxidoa
hartu eta oxigenoa kanporatzen dute guk
arnastu ahal izateko.
Hurrengo bi egunetan kortan eta
ortuan egin genuen lan. Animaliekin ibili ginenean gauza asko ikasi genituen.
Bi eratara lan egin ahal dugu animaliekin:
Era artifizialean: Animaliak
kaioletan bizi dira eta jateko pentsua ematen zaie. Batzuetan medikamentuak
injektatzen zaizkie arinago eta gehiago loditzeko.
Era naturalean: Animaliak
libreago bizi dira, toki handiagoetan eta belarra eta lastoa jaten dute.
Ortuan lan egin genuenean,
elikagaiak ere bi modutan ekoizten direla ikasi genuen:
Era naturalean: Ortuan dudenean
ez zaie produktu kimikorik botatzen, ongarriak ere naturalki egindakoak dira.
Produktu hauek azoketan saltzen dira. Kanpotik ez dute oso itxura ona eta ez
dira tamaina berdinekoak izaten, baina barrutik zaporeaz beteta daude. Eta hori
bai, elikagai artifizialak baino pixka garestiagoak dira.
Era artifizialean egindako elikagaiak
normalean supermerkatu eta denda handietan saltzen dira. Ortuan, produktu
kimikoak botatzen zaizkie, baita ongarri kimikoak ere. Elikagai hauek oso
itxura ona izaten dute, baina ez dute zapore ona izaten, eta ez dira oso
osasuntsuak.
Elikagai artifizialen artean,
batzuk, transgenikoak izaten
dira. Bi transgeniko mota daude:
Lehenengoa, hazi bat erosten
duzu, eta hazi hori ortuan erein eta landare bat irten da. Normalena landare
horretatik beste hazi batzuk irtetea izango zen, baina landare horrek ez du
beste hazirik ematen transgenikoak delako. Hortaz, berriro dendara joan behar
dugu beste hazi bat erostea. Eta horrela hazi horiek egiten dituzten enpresak
aberasten joaten dira.
Bigarren moduan intsektu batzuek
ortuko landareak jaten dituzte, adibidez letxuga, baina badaude beste intsektu
haragijale batzuk eta letxuga jaten duten intsektuak jaten dituzte. Orduan enpresa handiek
intsektu haragijaleen ADN-a hartzen dute eta letxugari txertatzen diote.
Horrela letxuga jaten duten intsektuak,
ez dira letxugarengana hurbiltzen,
intsektu haragijaleen ADN-a duelako eta beldurra ematen dielako. Eta gero guk
jan egiten ditugu, a zer nazka!
Elikagai artifizialak naturalak
baino merkeagoak izaten dira eta jendeak gehiago erosten ditu. Horrela
nekazariek gero eta lan gutxiago izaten dute eta nahiko pobre bizi dira.
Bestalde elikagai artifizialen enpresak aberasten joaten dira eta diru sarrerak
handitzen.
Hau guztia ikasi eta gero, ideia batzuk atera genituen mundua hobetzeko:
·
Ur
gutxiago gastatu, poltsa berrerabili, birziklatu.
·
Zaborra
lurrera ez bota eta kotxea gutxiago erabili.
·
Supermerkatuan
gutxiago erosi eta azokan gehiago erosi.
·
Natura
errespetatu eta etxean janaria sukaldatu.
·
Autobusez
joan, natura errespetatu.
Proiektutik aparte arratsaldetan tailerrak izan ditugu: sukaldaritza, koadernaketa, argazkigintza… Tailerretan beste ikastetxe bateko ikasleekin batera egon gara, eta lagun asko egin ditugu. Tailer guztiak oso dibertigarriak izan dira.
Sukarrietan egon garen aste
honetan gauza asko ikasi ditugu eta oso ondo pasatu dugu. Lagun berriak egin
ditugu eta berriro joatea nahiko genuke.
Espero dugu, guk izandako
esperientzia zuei ere gustatu izatea.
Beste batera arte, agur bero bat.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina