2017(e)ko abenduaren 7(a), osteguna

SUKARRIETA 2017 - URA PROIEKTUA



Juan Orobiogoitiako ikasle talde bat Sukarrietara joan gara eta ura proiektuan egon gara. Oso ondo pasatu dugu Sukarrietan eta asko ikasi dugu. Hemen daukazue ikasi dugunaren informazioa.


Aste honetan ur geza aztertzera joan gara mendiko ibaira: Lehenik goi ibilgua dago.
Goi ibilguan ibaia hasten da, bertan natura asko dago ibaia oso azkar doa eta harriak oxigenatzen laguntzen dio errekari. Animali txikiak bizi dira adibidez: Perla, nepa...
Animali hauei esker ikasi dugu ura garbi edo zikin dagoen.

Menditik datorren ura itsasora doa  eta tenperatura igotzen denean ura lurruntzen da. Ura zikinduta dagoenean zikinkeria behean geratzen da eta honi autogarbiketa deritzo.
Kutsadura  ez da garbitzen, bertan geratzen da. Lurrundu den ura lainoa bihurtzen da eta tenperatura bajatzen denean euria egiten du. Prozesu hau behin eta berriro egiten da,  hau uraren zikloa da.

Guk ura asko kutsatzen dugu. Dakizuenez toallak ezin dira komunetik behera bota,  baina batzuek botatzen dituzte. Duela gutxi Donostian hiru kolektore handienetako bat toallitekin kolapsatu egin da. Egun batzuk iraun zuten toallitak kentzen. Euskal Herrian kalkulatzen da 2.400 tonelada toallita ateratzen direla kolektoreetatik urte batean. Kalkulatzen da ere urtean 1.000 milioi € gastatzen direla toallitetan Europa osoan. EZ BOTA TOALLITAK KOMUNEKO ZULOTIK. EZ DA KOSTATZEN ZAKARRONTZIRA BOTATZEA.
.
Beste egun batean hondartzara joan ginen hondakin organiko eta kimikoen bila. Ez genuen asko aurkitu baina batzuk bai adibidez: Komuneko papela, plastikoak, latak etab...

Edangarritze plantara joan ginen eta ura nola  garbitzen den ikusteko aukera eduki genuen eta edangarri nola bihurtzen den jakiteko.
Lehenengo pausua, harriak, hostoak, erramak… sare baten bidez filtratu egiten dira. Gero dekantazio fasera heltzen da. Fase horretan, kola antzerako bat botatzen diote urari. Kola horren bidez zikinkeria pelota bat egiten da eta berantza joaten da.
Ondoren ura haretik pasatzen da eta ura filtratu egiten da. Azkenik pistina handi batera pasatzen da, eta kloroa botatzen diote, erabilgarri bihurtzen da, eta etxe, fabrika eta baserrietara doa.                                                                                                                                                                 
Baserrietan, fabriketan eta etxeetara erabilitako ura depuradorara sartzen da, eta bertan garbitzen da. Depuradoran zikinkeri organikoa garbitzen da.   

Guk ur kopuru handia gastatzen dugu egunero: Bainua hartzen, dutxatzen, hortzak garbitzen,... Baina munduko beste leku batzuetan ez daukate ura horrela erabiltzeko aukerarik. Izan ere, batzuk egun osoa lanean egon arren, 25 litro ur zikin baino ez dituzte egun osorako.
Bertako umeak bidaia luzeak egiten dituzte ura eskuratzeko eta ez dira eskolara joaten. Batzuetan ura lapurtu behar izaten dute bizi ahal izateko.

Urari buruzko ideia batzuk ere baditugu:

●    Produktu naturalak erabili
●    Ez kutsatu, zakarrontziak erabili.
●    Garraio publikoa erabili behar dugu gutxiago kutsatzeko.
●    Ura aurreztu.
●    Manifestazioak egin eta kanpainak egin .
 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina