2017(e)ko abenduaren 7(a), osteguna

SUKARRIETA 2017 - PLANETA PROIEKTUA





Juan Orobiogoitiako ikasleok urriaren hasieran Sukarrietara joan ginen. Bertan bi taldetan banatu ginen, Ura eta Planeta. Ekintza asko egin genituen. Basora joan, paper birziklatua egin, animali txikiak identifikatu,... 







Planetako iparralde eta hegoaldearen baliabideen konparaketa egin genuen. Iparraldekoak hegoaldekoei lapurtzen diegu baliabideak. Iparraldean baliabide gutxiago daudenez gu hegoaldera goaz fabrikak jartzera eta eguneroko gauzak egitera. Gauza horiek hausten direnean berriz hara eramaten ditugu bigarren eskuko gauzak direla esaten eta hango errekak eta aintzirak kutsatzen ditugu.


Egun batean ikasi genuen zeintzuk ziren ditugun baliabideak. Gure planetan 8 baliabide daude, horiei esker bizi ahal gara: ura, airea, izaki bizidunak, harriak eta mineralak, petrolioa, gasa, eguzki izpiak eta lurzorua.

-Ura
    Urari esker hidratatu, energia sortu eta garbitu ahal gara. Gainera gure gorputza %60 ura da.

-Airea
  Aireak oxigenoa ematen digu eta errotak bultzatzen ditu, energia lortu daitake.

-Izaki bizidunak

Izakiei esker elikatu ahal gara eta landareak botatzen dute guk behar dugun oxigenoa..

-Harriak eta mineralak

   Haiekin eraikinak egin ditzakegu

-Petrolioa
Plastikoa eta gasolina egiteko erabiltzen dugu

-Eguzki izpiak beharrezkoak ditugu argia eta beroa jasotzeko.
-Lurzoruan kokatzen gara bizidunak

Beste egun batean gizakion funtzionamendua nolakoa den ikasi genuen. Gizakiok lurra ustiatzen ari gara. Erosi eta erosi egiten dugu tarjeta hutsitu arte. Ematen du ez dakigula beste ezer egiten: baliabideak ustiatu, fabrikara eraman produktua egiteko, produktu hori dendara eraman, erosi, bota eta berriro hasi. Zegaitik?

Hori egin beharrean  birziklatu edo berrerabili egin dezakegu, adibidez: behar ez ditugun gauzak dendetara eraman, bigarren eskuko gauzak erosi, beharrezkoak ditugun gauzak bakarrik erosi... BESTELA MUNDUA AMAITUKO DA!
Gure funtzionamendua hobetzeko ideia batzuk eman genituen:

●    Garraio publikoak gehiago erabili. Gutxiago kutsatzen duelako.
●    Zaborra ez bota lurrera. Hori egiten dugunean lurra kutsatzen dugu eta mundua ere gehiago kutsatzen dugu. Orduan zaborra lurrera botatzea txarra da.
●    Baliabide gutxiago hartu, dena ez ustiatzeko.
●    Naturaren alde jokatu, planeta garbi egoteko.
●    Bigarren eskuko gauzak erosi.
●    Bakarrik kontsumitu behar duzuna. Janaria beharrezkoa baino gehiago erosten dugunean, janari gehiena zaborrera botatzen dugu.  
●    Zikinkeriak zakarrontzira bota. Lurzorua garbi egoteko.
●    Berrerabili hainbeste ez kutsatzeko.
●    Zuhaitz asko mozten ditugu. Zuhaitz gutxiago mozteko papera birziklatu ahal dugu.
●    Bizikleta gehiago erabili. Ez kutsatzeko.
●    Mendian sortzen duzun zaborra zakarrontzira bueltan eraman..

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina