2016(e)ko azaroaren 22(a), asteartea

Udazkeneko lanak ortuan


2016-11-17

Gaur ortuan bi lan nagusi egin ditugu: tomate mastrak kendu eta ortu bazterra garbitu belarrak aitzurrarekin kenduz. Azken lan hau botarik gabe egon garenok egin dugu, ortu barruan sartzeko oso busti egon da eta.
Tomate mastrak kentzeko lehenengo lotuta zeuden kordelak moztu ditugu, eta makilatik askatu ondoren tomateak atera ditugu. Gero pilo batean utzi ditugu aurrerago txikitu eta konposta egiteko. Makilak ere kordel batekin lotu eta hurrengo urterako gorde ditugu. Hau egin eta gero, tresnak, botak eta zikindutako ingurua garbitu dugu eta dena txukun utzi dugu.

ortua azaroak 17

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina