2014ko
azaroaren 5ean Kursaal Jauregian ingurumen aldeko ekitaldi handia ospatu
zen eta Iurretako Juan Orobiogoitia ikastetxeko ordezkari batzuk
bertan parte hartu zuten.
Ekitaldi
horretan Ingurugelaren eratzearen 25. urtemuga ospatu zen, eta horrez
gain, Lehendakariak eta arloko Sailburu biek, VII. aintzatespenaren
prozesua gainditu duten ikastetxeei “Eskola Jasangarria” ziurtagiria
banatu zieten.
Orobiogoitiako
institutuak aspalditik jasotako izendapen hura berriztatzea lortu du
azken urteotan egindako lan handiari esker, eta horren isla da bertan
eskuratutako agiria.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina