Kaixo, Juan Orobiogoitia institutuko 3. DBHko Ingurumen Tailerreko ikasleak gara. IRAES proiektuan parte hartuko dugu eta ikasturtearen zehar ingurumenaren aldeko beste hainbat ekintza egiteko asmoa dugu:
- Jantokiko hondakinak jaso eta konposta egiten dugu
- Ortu ekologikoa daukagu, eta bertan sasoiko landareak ereiten ditugu, zaindu eta ondoren emandako produktuak batu (tomateak, piperrak, indabak, porruak, asak, etab.)
- Sukaldaritza tailerra ere izango dugu, ortutik jasotako produktuekin.
- Txoko berdea hornitu eta eguneratu egiten dugu
- Azterkostan Laida eta Laga hondartzak aztertuko ditugu.
Besterik gabe, agur bero bat Iraeskide guztioi.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina