2014(e)ko ekainaren 18(a), asteazkena

Zugastieta-Peñas Negras


2. Ako ikasleak Zugastietara joan ginen pasadan ekainaren 9an. Han, liburuxka bat eman ziguten bisitaldian zehar betetzeko.
Hasieran, denok batera itsasoa eta itsas ondoko herriak ikusten ziren lekura joan ginen, bi taldetan banatzeko. Zugastietako paisaia eta itsas ertzekoa konparatu genituen: kutsadura maila, populazioa…
Gero, historia pixka bat eta Zugastietako meategien jatorria azaldu zizkigun gidak. Meategiaren zulora jaitsi ginen eta bertako paisaiaren azterketa egin genuen.
Ondoren, lakua burdin hondakinak botatzeko erabiltzen zela eta bertan bainatzea arriskutsua zela ohartarazi zigun. Haitzetan zeuden fosil batzuk ikusi ostean kobazulo artifizial batera sartu ginen.
Meatzearekin amaitzeko mineral motak eta bakoitzaren burdin ehunekoa eta beste laku bat, Ostion lakua, erakutsi zizkiguten gidek.
Azkenik, La Arboleda auzoa ikusi genuen eta meatzea zegoen garaian nolako zen kontatu ziguten: egurrezko etxeak, biztanleria…
Oso ondo pasa genuen bisitaldian eta paisaia bitxi eta polit haren jatorria ikasi genuen era errazago batean.






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina