2021(e)ko abenduaren 20(a), astelehena

JUAN OROBIOGOITIA institutuan JANE  GOODALL institutuarekin elkarlanean egiten dugun proiektuan, Senegaleko eta Gineako ekosistemak eta txinpantzeak babesten laguntzeko MUGIKORRAK jasotzen ditugu, eta beharbada  Gabonak sasoi aproposa da horretarako.

Aspaldi hasi ginen proiektuarekin eta horrenbeste mugikor bidali genituenez LEMBA eta KABI izeneko txinpantzeei laguntzeko aukera izan dugu!  

 Ikusteko zehatzago zer egiten duten Senegalen eta Ginean: 

 janegoodallsenegal.org

janegoodall.es/es/movilizateporlaselva

Jane Goodall-ek berak laburtzen digu minutu batean HEMEN mugikorrak zergatik birziklatu behar ditugun (ingelesez, azpitituluekin gaztelaniaz)   


4. DBHko ikasleek proiektu garrantzitsu hau zabaltzeko hizkuntza ezberdinetan posterrak  diseinatu, egin eta institutuko hormetan jarri dituzte. 

Hona hemen horietako batzuk

Mila esker denoi!!!

Lemba eta Kabi

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina