2017(e)ko maiatzaren 18(a), osteguna

Maiatzak 18. Ortuko lanak


2017-05-18


Gaur pasadan astean bildutako kalendula loreekin krema egiteko lehen pausuak eman ditugu: loreak oliotan beratzen jarri ditugu. Horretarako pausu hauek jarraitu ditugu:

  • Loreak garbitu
  • Lehortu ondu paper xurgatzailearekin.
  • Neurtu loreak eta olioa proportzio hauetan: ⅓ lore eta ⅔ olio.
  • Ontzi batean bildu.
Nahaste hau 40 egunetan eduki behar da eguzkitan eta horren ondoren egingo dugu krema.
ortua maiatzak 18

Ortuan. Maiatzaren 11


Gaur ortuan lurrari buelta ematen jarraitu dugu. Lehen egindakoak ere berdin jarraitzen du, makina ez dute pasatu eta ezin dugu ezer landatu.
Ereindako letxugak handiegiak egin dira eta ez dute balio landatzeko. Lurraren gainean utzi ditugu konposta egiteko.
Tomateak  jartzeko modukoak daude. Piperrak berriz, oso gutxi erne ziren, ez dakigu zer gertatu zen.
Ereindako tajeteak birlandatu egin ditugu jantokian gordetako yogurt pote batzuetan. Handitxoagoak egiten direnean lurrean jarriko ditugu.

Ortu bazterrean lehendik zeuden kalendulak kendu egin ditugu zahartuta zeuden eta. Aurrerago berriak jarriko ditugu. Kalendulen loreak batu eta sikatzen utzi ditugu. Denbora badugu, kalendula-krema egingo dugu beraiekin.



ortua maiatzak 11

2017(e)ko apirilaren 10(a), astelehena

Aste Santu aurretik gure ortuan

2017-04-06


Gaur ortuan neguko azken uzta jaso dugu: geratzen zen azalorea eta jarrita genituen azak. Aza arruntak ederrak hazi dira baina azagorriak oso txikiak egon dira.
Ereindako tomateak eta letxugak ureztatu ditugu. Badoaz landaretxoak apurka-apurka hazten eta piperrak ere erne dira. Ea opor bueltarako nola dauden!!!


ortua apirilean

2017(e)ko apirilaren 6(a), osteguna

PAISAIAK



DBH 1. mailako ikasleek Euskal Herriko paisaiei buruzko ikerketa bat egin dute eta lortutako emaitzak ahoz aurkeztu dituzte euren geletan. Ahozko agerpen  horiei laguntzeko aurkezpen digital hauek osatu dituzte.









2017(e)ko apirilaren 4(a), asteartea

TRESNAK



DBH 2. mailako ikasleek  eguneroko bizimoduan erabiltzen dituzten material eta objektuen ikerketa bat egin dute. Objektu horien erabilera, propietate fisiko, izan duten bilakaera, herritarrei ekarri dizkien onurak… aztertu dituzte eta txosten bat prestatu dute.

Hona hemen bildutako txostenak:
                       









2017(e)ko martxoaren 21(a), asteartea

Martxoak 9. ORTUKO LANAK


2017-03-09

Aste honetan bi taldetan banatu gara ortuko lana egiteko. Batzuk ikastetxean geratu dira haziak ereiten eta beste taldetxo bat ortura joan da bertako lanekin jarraitzeko.
Ortuan lurrari buelta ematen jarraitu dugu eta geratzen ziren azaloreak jaso ditugu. Burua kendu eta gero geratzen ziren orriak txikitu eta lurraren gainean utzi ditugu ongarri bezala.
Ikastetxean geratu den taldeak iaz jasotako tomate haziak, piperrenak eta lorak (tajeteak) erein dituzte. Baita ere erositako letxuga haziak.  Erne eta hortik lortzen diren landareak udaberrian ortuan jarriko ditugu.

martxoak 9 ortuan

2017(e)ko martxoaren 6(a), astelehena

Udaberrirako prestatzen

2017-03-02
Azken bi asteetan ortua udaberrirako prestatzen ibili gara. Gaineko belarrak kendu ditugu eta gero palarekin lurrari buelta eman diogu. Lan neketsua da eta oraindik ez dugu bukatu, baina eguraldi onak jarraitzen badu hurrengo asteetan dena palatuko dugu.

Azalore batzuk jaso ditugu burua nahiko handia zuten eta. Beste batzuk hurrengo asterako utzi ditugu.

Azak ere laster jasotzeko moduan daudela konturatu gara.

udaberria prestatzen