2018(e)ko maiatzaren 9(a), asteazkena
2018(e)ko maiatzaren 4(a), ostirala
APIRILAKO LANAK ORTUAN
APIRILAK
2018-04-13
Aste Santua pasa eta gero mintegi txiki bat egin genuen gure ortuko negutegian. Piper haziak erein genituen eta ureztatu ere egin genuen. Bigarren orduan ortu erdia palatu genuen. Bukaeran ia gehienok, botak eta tresnak (atxurrak, atxurtxuak, palak) garbitu genituen.
2018-04-20
Nahiz eta eguraldi txarra izan, ortura joan ginen. Negutegian ereindako piperrak ureztatu egin behar ziren eta. Landu barik zegoen soloko beste erdia palatu egin genuen. Batzuek aldagelan garbiketa sakona egin genuen. Instalazioak erraztatu, botak eta tresnak garbitu eta ahalik eta gehien txukundu.
2018-04-27
Ondoko ortukoak garbiketa egiteagatik ezkerrak eman zizkigun. Mintegiko piperrak ureztatu eta egondako bedar txarrak kendu genituen. Eta betiko moduan amaieran dana garbi eta txukun utzi genuen.

2018(e)ko apirilaren 29(a), igandea
ESKOLEN ARTEKO eta UDAL FOROA
Maiatzaren 15ean Udal Foroan
parte hartu zuten gure ikastetxeko ikasle ordezkariek Maiztegikoekin
batera. Udal foroa herriko ikastetxeetako eta Udaleko ordezkarien
arteko bilkura da, eta bertan aukera izaten dugu beste gauza batzuen
artean gure eskakizunak aurkezteko.
Aurretik,
Eskolen arteko Foroa izan genuen. Bertan Maiztegi Eskola, Zaldibarko
Eskola, Berrizko Institutua eta Juan Orobiogoitiako Eskola Agenda 21eko
ikasle ordezkari batzuk elkartu ginen, ORTZADARreko aholkulariaren
laguntzaz, konpromisoak eta proposamenak adosteko.
Aurten "EKONOMIA ZIRKULARRERANTZ pausuak ematen” gaia lantzen ari gara.
Hemen UDAL FOROAN AZALDUTAKOA:

2018(e)ko apirilaren 24(a), asteartea
ESKOLA CONFINT 2018
Apirilaren 24an, 3. DBHko ikasle taldeak antolatuta (mila esker Jokin, Elene, Laia, Gorka, Elene, Maider, Nerea, Ane eta Iman) 2018ko ESKOLA CONFINTa ospatu dugu ikastexean. Konferentzian 3. DBHko ikasleek parte hartu dute eta, bertan, Maiatzaren 9an Busturiako Euskal Confintera joateko ordezkariak hautatu dira: LAIA GURRUTXAGA, EIDER UNDA eta ELENE URIGOITIA.
GAURKEZPENA
Aurtengo gai nagusiak uztartzen ditu ALDAKETA KLIMATIKOA eta EMAKUMEEN BAZTERKETA. Horren inguruan Anak bere koinata den emakume zientzilariaren bideo xume bat grabatu du.
IRATXE ZARRAONANDIA (iKERBASKEko Genetikako ikertzailea)
2018(e)ko apirilaren 20(a), ostirala
Martxo bukaerako lanak ortuan
2018-03-16
Gaur goizean ortuan lurzorua palaz lantzen ibili gara eta negutegian piperrak erein eta ureztatu egin ditugu eta ezkur pare bat ere bai.

2018-03-23
Gaur ereindako haziak berriz ureztatu ditugu eta palaz eta atxurrez lanean jarraitzen dugu. Oxelek, Aimarrek eta beste batzuek porruak garbitu eta etxera eraman dituzte.

2018(e)ko martxoaren 21(a), asteazkena
ORTUA MARTXOAK 9
Gaur goizean ortua lantzen ibili gara. Bedar txar asko atxurrez kendu dugu eta konposta egiteko erabili dugu. Ortuko txoko batean piperrak landatuko ditugu. Bi era ezberdinetan egingo dugu. Bata mikrorganismoak dauden geruza apurtu gabe (kartoiak edo lastoak estalirik bedarra hazten ez uzteko) eta bestea betiko moduan lurra palaz eta atxurrez lantzen.


Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)


