2018(e)ko urriaren 29(a), astelehena
2018(e)ko urriaren 21(a), igandea
2018(e)ko urriaren 11(a), osteguna
ORTUA GARBITZEN - urriak 5
Urriaren 5ean, oso gogotsu joan ginen gure ortua garbitzera, sastraka eta belar txar asko zeuden eta hauek pilatu genituen. Lurra oso ziku dago, aspaldi ez duelako euririk egin.
Tomate eta piper landarak beste leku batean pilatu genituen, hauek ongarri bezala berrerabiltzeko erabiliko dituztelako.
Ortua garbi garbi utzi genuen, ortuko arduradunak makina pasatu ahal izateko.
INGURUMEN TAILERRA 2018-2019: ORTUA
Aurten ortuaz arduratuko garenak, Ibai, Andoni, Abdu, Iskander, Yamel, Igor, Manex, Txaber, Hamsa eta Madai gara.
Irailaren 21ean ortura joan ginen eta oso egoera txarrean zegoela konturatu ginen. Lurra oso ziku eta belar txarrez beteta.
Hemendik ekainerarte, saiatuko gara ortua txukuntzen. Ostiral gehienetan bertan lan egingo dugu.
2018(e)ko ekainaren 5(a), asteartea
AINTZATESPENA LORTU DUGU!
Ekainaren 5ean, INGURUMENAREN NAZIOARTEKO EGUNA ospatzeko, “Eskola jasangarria” agirien banaketa izan da Urdaibaiko Ekoetxean (Madariaga Dorretxea, Busturian).
30 ikastetxek jaso dute aintzatespena eta horien artean gurea JUAN OROBIOGOITIA BHI. Mario Telleriak jaso du ziurtagiria IƱigo Urkullu Lehendakariaren eskuetatik.
J. Orobiogoitia AGIRIA
TXOSTEN OROKORRA
30 ikastetxek jaso dute aintzatespena eta horien artean gurea JUAN OROBIOGOITIA BHI. Mario Telleriak jaso du ziurtagiria IƱigo Urkullu Lehendakariaren eskuetatik.
J. Orobiogoitia AGIRIA
TXOSTEN OROKORRA
2018(e)ko ekainaren 4(a), astelehena
MAIATZAKO LANAK ORTUAN
2018-05-04
Azkenean ere! Angelek (arduraduna) rotabatorra gure solora ekarri zuen, lehenengo berak pasatu zuen eta aldi berean geuri zelan egin erakutsi zigun. Palaz ere egon ginen lanean baina batez ere Angelen laguntzaz eta rotabatorraz erraz utzi genuen lurra landatzeko prest. Negutegiko lanak astero egin behar direnez, han egon ginen landareak ureztatzen eta zaintzen.
2018-05-11 / 18 / 25
Lurrean kompost ekologikoa bota eta gero Leizurik eta Julenek eskubara pasatuz ortua txukun txukun utzi zuten. Jarraian Unaik, Julenen laguntzaz, eta soka txiki batez ilarak markatu eta ildo-bizkarrak egin zituen. Bitartean Aimar Etxenagusiak ortu bazterrean zebilen bedar txarrak kentzen eta sardaz eta karretilaz izkina batera eroaten. Ondoko ortuko gizonak rotabatorraz ondo landu barik zegoen ortu zatitxu bat pasatu zuen. Unaien laguntzaz, Julenek, Tiagok eta Aimar Unzuetak tomateak, piperrak eta letxugak (Mungiako plazan erosiak) landatu zituzten hurrenez hurren. Amaitzeko Aimar Yurrebasok tresna guztiak garbitu zituen. Eskerrak ere gure argazkilariari, Aingeru.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)




