2019(e)ko ekainaren 17(a), astelehena

Hamaiketako jasangarria





3. DBHko ikasleak krepak egiten, 
HAMAIKETAKO JASANGARRIAren arazo egoeraren proiektuaren amaiera bezala.



Ekaineko lanak gure ikastetxean - 3.DBH

Badator uda eta eguraldi eder honekin sasoi ederra dugu hainbat hobetze lanak egiteko gure ikastetxe inguruan.
3. DBHko talde bat usain belarren zainketaz arduratu dira; beste ikasle batzuk landare igokariak, huntzak, landatu dituzte gure ikastetxeko  DBHKO eraikinaren mendebaldeko ertzean - aurretik jarritakoak moztuak izan dira eta, belarra mozten etorri diren langileak konturatu gabe...-

usain belarrak zaintzen
IMG_20190617_093502

2019(e)ko ekainaren 14(a), ostirala

Mila esker Mila eta Mario

ESKOLA AGENDA 21 proiektuan urtetan zehar egindako lanagatik mila esker, bihotz-bihotzetik.
Ikastetxean zuen ibilbidea amaitzera doa eta ez dugu ahaztu nahi zuen laguntza.
Zorte  etorkizunean eta  hemen daukazue zuen etxea.


Mila eta Mario

2019(e)ko maiatzaren 27(a), astelehena

EKINAren Eguna


Maiatzak 22an 1. DBH-ko ikasleak gure ingurua garbitzen aritu dira.

HELBURUA: Institutua garbitzen dugun bitartean konturatzea zenbat zikinkeri dagoen eta zelan aldatu behar dugun gure jarrera eta ohiturak Pasa den kurtsoan EKINAREN ASTEA ibaia garbitzen ospatzen hasi ginen eta aurten jarraipena eman  diogu gure ingurua garbitzen.

Egunero ikusten eta erabiltzen duguna GARBI behar dugu!


ekinaren eguna

ESKOLEN FOROA eta UDAL FOROA


Maiatzaren 20an Udal Foroan parte hartu zuten gure ikastetxeko ikasle ordezkariek Maiztegikoekin batera.  Udal foroa herriko ikastetxeetako eta Udaleko ordezkarien arteko bilkura da, eta bertan aukera izaten dugu beste gauza batzuen artean gure eskakizunak aurkezteko. 

Aurretik, Eskolen arteko Foroa izan genuen. Bertan Maiztegi Eskola, Zaldibarko Eskola eta Juan Orobiogoitiako Eskola Agenda 21eko ikasle ordezkari batzuk elkartu ginen, ORTZADARreko aholkularien laguntzaz, konpromisoak eta proposamenak adosteko.


Aurten "ELIKADURA ZIRKULARRA gaia lantzen ari gara.


EA21 - foroak 2019

2019(e)ko maiatzaren 13(a), astelehena

USAIN BELARRAK landatzen


INGURUMEN TAILLERrean azken ostiralean  USAIN BELARRAK landatu ditugu gure ikastetxean.

Oso lorategi polita geratu zaigu.

Landatutako espezieak ondorengoak dira:
- 2 izpiliku (lavanda) (Lavandula angustifolia)
- 2 ezkai ( tomillo) (Thymus vulgaris)
- 1 oregano (Helychrisum italicum)
- 1 erromero (Rosmarinus prostatus)
- 1 menda (menta) (Menta sativa

Usain bedarrak

2019(e)ko maiatzaren 7(a), asteartea

KALENDULA UKENDUEN ERAKUSKETA

INGURUMEN TAILERREan  Kalendulaz egindako ukenduak gure ikastetxeko atarian erakusten jarri ditugu.

Bizitza osasuntsua Inguruko sendabelarren eskutik.

"Belar txarra, txarra da erabilpen onik ematen ez diogun bitartean"
                                                                            Jacoba Errekondo

Kalendula ukenduaren propietateak:
- Larruazaleko afekzioetarako: erredurak, urradurak, ekzemak...
- Hilerokoaren arazoetarako...




Kalendula

Hemen ukendua egiten:
 



Eta gure ikastetxeko txoko honetan kalendula haziak erein ditugu, horrela proietuari jarraipena emateko!