2021(e)ko martxoaren 10(a), asteazkena

KABI GURE TXINPALAGUN BERRIA!!

 

Aurten ere mugikorrak biriziklatzeko kanpaina - Jane Gooball Instituturen eskutik, koltana berrerabilia izan dadin eta txinpantze eta gorilen habitata zaintzearen alde, MUGI ZAITEZ OIHANAREN ALDE!- oso arrakastatsua  izan da (52 mugikor bildu eta bidali ditugu) eta ondorioz, 2018an bezala, sari berezia lortu dugu:

Congoko txinpanze bat gure besoetakoa izendatu dute, 2018an LEMBA izan zen, oraingoan KABI.

KABI, Congon Jane Goddball errehabilitazio zentruan bizi den txinpazea da, eta gure besoetakoa denaren izendapenaren ZIURTAGIRIA jaso dugu.


2021(e)ko urtarrilaren 27(a), asteazkena

TXORIEN JANLEUKAK ikastetxean

 Negu gorriko sasoian gagoz eta txoriek bizirauteko beraientzako janlekuak jarri ditugu gure ikastetxeko eremuan.

Hemen LUR eta INGURUMEN ZIENTZIETAKO ikasleak elikagaiez hornitzen gure arbolak

Txorien janlekuak

MOBILEN BILKETA

 

JUAN OROBIOGOITIA institutuan JANE  GOODALL institutuarekin elkarlanean egiten dugun proiektuan, Senegaleko eta Gineako ekosistemak eta txinpantzeak babesten laguntzeko MUGIKORRAK jasotzen ditugu, eta beharbada  Gabon ostea oso sasoi aproposa da horretarako

2017/18 kurtsoan proiektuarekin hasi ginen eta horrenbeste mugikor bidali genituenez LEMBA izeneko txinpantzeri urte batean laguntzeko aukera izan dugu!  

Ikusteko zehatzago zer egiten duten Senegalen eta Ginean web honetan sartu. Gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez ikusi ahal da:   www.janegoodallsenegal.org 

Jane Goodall-ek berak laburtzen digu minutu batean HEMEN mugikorrak zergatik birziklatu behar ditugun (ingelesez, azpitituluekin gaztelaniaz)   

4. DBHko ikasleek proiektu garrantzitsu hau zabaltzeko hizkuntza ezberdinetan posterrak  diseinatu, egin eta institutuko hormetan jarri dituzte. 

Hona hemen horietako batzuk:

mugikorren bilketa

2020(e)ko abenduaren 3(a), osteguna

2020(e)ko azaroaren 17(a), asteartea

Bock´n Rollak heldu dira


 “Bock’n roll”ak  ogitartekoak eta hamaiketakoak garraiatzeko bilgarri jasangarriak dira, berrerabiltzen dira nahi duzun beste eta  plastikoa eta aluminio ordezkatzen dute.
Iaz Udalari eskatutako Bock´n Rollak jaso ditugu. Hona hemen 1. DBHko ekordezkariak alkatearekin Udaletxean.

Erabiltzeko konpromisoa sinatu duten ikasleei (eta irakasle eta langile ez-irakasleei ere) banatuko zaie 


IMG-20201111-WA0000

2020(e)ko urriaren 29(a), osteguna

EKORDEZKARIEN 1. BILERA

 Urriaren 27an ikastetxeko ekordezkari guztien bilera izan dugu.

Bileran hitz egin dugu ESKOLA AGENDA 30  proiektuaren helburuei buruz. Helburu horiek zabaltzea Eskola Komunitatean izango da aurtengo erronka.

Bestetik,  Udaletik BOCK ´N ROLLak  banatu baino lehen, erabiltzeko konpromiso idatzia eskatuko dugu aste honetan.

Papera biriziklatzeko txanden egutegia ere argitu egin dugu, talde bakoitzak jakin dezan noiz dagokion.

Eta amaitzeko argazkia atera dugu ikastetxearen aurrean


20201027_121228

2020-2021 ikasturtea: EA21etik ESKOLA AGENDA 30era

ESKOLA AGENDA 21 proiektuak zabaldu egiten ditu bere helburuak eta EA 30 (ESKOLA AGENDA 2030)  proiektu integrala bilakatu da. 

Buru-belarri indarrean jarraituko dugu Ingurumena, berdintasuna eta Giza justiziaren alde.

Nazio Batuen erakundeak, 2030erako Garapen Jasangarrirako Agenda finkatu du non 17 helburu biltzen dituen pobrezia deuseztatzeko, desberdintasuna eta injustiziaren kontra borrokatzeko eta klima aldaketari aurre egiteko.