2. Batxilergoko LUR eta INGURUMEN ZIENTZIEtako ikasleak "Klima Aldaketa"-ren inguruan hitzaldia prestatu egin dute eta binaka joan dira DBHko 1. zikloko (1. DBH eta 2. DBH) ikasgela guztietan azaltzeko premia handiko arazo larri hau.
Ortu ekologikoa aurrera doa! Diseinatutako proiektua martxan jartzen ari gara. Iaz materiala erosi eta Udalaren laguntzaz eremua sarez mugatu egin genuen.
Aurten 4. DBHko TEKNOLOGIAko ikasleek - Mikelen gidaritzapean- orturako diseinatutako ortu-egirura montatu egin dute.
Orain, udaberriaz, lehenengo letxugak landatu dituzte DBHko ikasleek.
Aurten ere mugikorrak biriziklatzeko kanpaina - Jane Gooball Instituturen eskutik, koltana berrerabilia izan dadin eta txinpantze eta gorilen habitata zaintzearen alde, MUGI ZAITEZ OIHANAREN ALDE!- oso arrakastatsua izan da (52 mugikor bildu eta bidali ditugu) eta ondorioz, 2018an bezala, sari berezia lortu dugu:
Congoko txinpanze bat gure besoetakoa izendatu dute, 2018an LEMBA izan zen, oraingoan KABI.
KABI, Congon Jane Goddball errehabilitazio zentruan bizi den txinpazea da, eta gure besoetakoa denaren izendapenaren ZIURTAGIRIA jaso dugu.
JUAN OROBIOGOITIA institutuan JANE GOODALL institutuarekin elkarlanean egiten dugun proiektuan, Senegaleko eta Gineako ekosistemak eta txinpantzeak babesten laguntzeko MUGIKORRAK jasotzen ditugu, eta beharbada Gabon ostea oso sasoi aproposa da horretarako
2017/18 kurtsoan proiektuarekin hasi ginen eta horrenbeste mugikor bidali genituenez LEMBA izeneko txinpantzeri urte batean laguntzeko aukera izan dugu!
Ikusteko zehatzago zer egiten duten Senegalen eta Ginean web honetan sartu. Gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez ikusi ahal da: www.janegoodallsenegal.org
Jane Goodall-ek berak laburtzen digu minutu batean HEMEN mugikorrak zergatik birziklatu behar ditugun (ingelesez, azpitituluekin gaztelaniaz)
4. DBHko ikasleek proiektu garrantzitsu hau zabaltzeko hizkuntza ezberdinetan posterrak diseinatu, egin eta institutuko hormetan jarri dituzte.
Hona hemen horietako batzuk: