2021(e)ko ekainaren 4(a), ostirala

AGENDA 2030: AURTENGO BILKURA


Aurtengo Udal Foroa egokitu behar izan dugu bizi dugun pandemia egoeragatik.

Herrian OSTADAReko monitorearekin "Ekonomia zirkularra" tailarrean ateratako ondorioak eta proposamenak jasotzen dituen idatzia eskura eman zaio Iurretako alkateari. 
1. mailako ekordezkariak - Anas, Ainhoa eta Nahia- izan dira gure bozeramaileak,  eta beraiekin Udaletxeko bilkura-gela batetan proposamenen inguruan solasean izan da  IƱaki alkatea.
Bide batez bestalde, 3. DBHko Paule Azpitartek -EUSKAL CONFINTen partaidea- beste institutuetako ordezkariekin gazteen batzar  horretan adostutako proposamen orria  helarazi dio ere.

- UDAL DIAGNOSTIKOA - PROPOSAMENAK


- EUSKAL CONFINT - ESKAERA


UDAL BILKURA 21

2021(e)ko apirilaren 28(a), asteazkena

ESKOLA CONFINT 21

 3. DBHko ekordezariek antolatuta (mila esker Maier, Irune, Iskander, Izar, Maddai eta Paule), 2021eko ESKOLA CONFINTa ospatu dugu ikastexean. Konferentzian 3. DBHko ikasleek parte hartu dute eta, bertan, Maiatzaren 5ean  Euskal Confintera eramateko KONPROMISOAK eta LELOAK adostu dira. 

Aurtengo egoeragatik - COVIDa dela eta- taldeka egin behar izan dugu eta gela bakoitzeko ekordezkari bikotea arduratu da saoien garapenaz. Beraz, beraiek izango dira gure ordezkariak aurtengo Euskal Confintean (on-line ospatuko dena datorren maiatzaren 5ean).

Aurtengo gaia: KLIMA BABESTEKO EKINTZA izan da, ESKOLA AGENDA 2030ko 13. GIH (Garapen Iraunkorrerako Helburua).

Eskola Confint 2021


Hemen egindako lanak eta ateratako emaitzak:


2021(e)ko martxoaren 26(a), ostirala

KABI GURE TXINPALAGUNA

 

Aurten ere mugikorrak biriziklatzeko kanpaina - Jane Gooball Instituturen eskutik, koltana berrerabilia izan dadin eta txinpantze eta gorilen habitata zaintzearen alde, MUGI ZAITEZ OIHANAREN ALDE!- oso arrakastatsua  izan da (52 mugikor bildu eta bidali ditugu) eta ondorioz, 2018an bezala, sari berezia lortu dugu:

Congoko txinpanze bat gure besoetakoa izendatu dute, 2018an LEMBA izan zen, oraingoan KABI.

KABI, Congon Jane Goddball errehabilitazio zentruan bizi den txinpazea da, eta gure besoetakoa denaren izendapenaren ZIURTAGIRIA jaso dugu.

2021(e)ko martxoaren 22(a), astelehena

KLIMA ALDAKETAren Hitzaldia

 2. Batxilergoko LUR eta INGURUMEN ZIENTZIEtako ikasleak  "Klima Aldaketa"-ren inguruan hitzaldia prestatu egin dute eta binaka joan dira DBHko 1. zikloko (1. DBH eta 2. DBH) ikasgela guztietan azaltzeko premia handiko arazo larri hau.

AURKEZPENA

klima aldaketa - LUR

2021(e)ko martxoaren 18(a), osteguna

Ikastetxea garbitzen

 Lur eta Ingurumen Zientzietako ikasleak gaur txorien janlekuak jaso egin ditugu datorren urterako gordetzeko. Ondo hustuta zeuden, txoriek janda, primeran!

Bide batez, ikusita zenbat zabor zegoen, garbitu egin dugu ikastetxe ingurua.


garbiketa

- GURE ORTU BERRIA - IKASLEAK LETXUGAK LANDATZEN

 Ortu ekologikoa aurrera doa! Diseinatutako proiektua martxan jartzen ari gara. Iaz materiala erosi eta Udalaren laguntzaz eremua sarez mugatu egin genuen.

 Aurten 4. DBHko TEKNOLOGIAko ikasleek - Mikelen gidaritzapean- orturako diseinatutako ortu-egirura montatu egin dute.

Orain, udaberriaz, lehenengo letxugak landatu dituzte DBHko ikasleek.


ortua 2021