2015(e)ko maiatzaren 20(a), asteazkena

ESKOLA CONFINT 2015

Maiatzaren 18an, Ingurumen Taillerreko Taldeak antolatuta, 2015eko ESKOLA CONFINTa ospatu genuen ikastexean. Konferentzian 3. DBHko ikasleek parte hartu zuten eta, bertan, Maiatzaren 27an  Busturian izango den Euskal Confintera joango diren ordezkariak hautatu ziren: KARIM HERRERA, LORE AJURIA, AMAIA ELIZARAN eta ordezko gisa ASIER URIBARRI. Bestalde,topaketa antolatzeko  XIXILI BENGOETXEA izango da gure hautagaia.

INFORMAZIO GEHIAGO WEBean


 


2015(e)ko maiatzaren 7(a), osteguna

BOC´N ROLLA ERABILI!

Aurten “murriztu, berrerabili eta birziklatu” gaia lantzen ari garenez, ikasturte hasieratik eskari bat eginda geneukan Udalari,  hamarretakoak biltzeko bildukin berrerabilgarria ikasleentzako (Boc´n roll). Baiezko erantzuna izan dugu!! Lorpen honek gure erantzuna eskatzen du: eguneroko tresna bihurtu behar dugu, bestela hondakin berri bat besterik ez da izango.
Behin eta berriro erabiltzekoa da, oso errez garbitzen da, eta horrela eguneroko erabilerarekin aluminio eta plastikoak saihestea lortu ahal izango dugu.


2015(e)ko apirilaren 30(a), osteguna

EA21 UDAL FOROA APIRILEAN 22an

Apirilaren 22an Udal Foroan parte hartu zuten gure ikastetxeko ikasle ordezkariek Maiztegikoekin batera.  Udal foroa herriko ikastetxeetako eta Udaleko ordezkarien arteko bilkura da, eta bertan aukera izaten dugu beste gauza batzuen artean gure eskakizunak aurkezteko.





2015(e)ko apirilaren 29(a), asteazkena

IBAIALDE erakusketa ibiltaria Orobiogoitian

Apirilaren 21etik 28ra gure artean izan dugu IBAIALDE erakusketa ibiltaria. 
9 panel handien bitartez ibaiak eta uraren zikloa aztertzeko aukera izan dugu eta horrekin batera  batez ere ikasi dugu ze garrantzi handia daukan urak bizian eta ekosistemetan: 
Lurra zaintzeko ura zaindu behar dugu.