2017(e)ko martxoaren 21(a), asteartea

Martxoak 9. ORTUKO LANAK


2017-03-09

Aste honetan bi taldetan banatu gara ortuko lana egiteko. Batzuk ikastetxean geratu dira haziak ereiten eta beste taldetxo bat ortura joan da bertako lanekin jarraitzeko.
Ortuan lurrari buelta ematen jarraitu dugu eta geratzen ziren azaloreak jaso ditugu. Burua kendu eta gero geratzen ziren orriak txikitu eta lurraren gainean utzi ditugu ongarri bezala.
Ikastetxean geratu den taldeak iaz jasotako tomate haziak, piperrenak eta lorak (tajeteak) erein dituzte. Baita ere erositako letxuga haziak.  Erne eta hortik lortzen diren landareak udaberrian ortuan jarriko ditugu.

martxoak 9 ortuan

2017(e)ko martxoaren 6(a), astelehena

Udaberrirako prestatzen

2017-03-02
Azken bi asteetan ortua udaberrirako prestatzen ibili gara. Gaineko belarrak kendu ditugu eta gero palarekin lurrari buelta eman diogu. Lan neketsua da eta oraindik ez dugu bukatu, baina eguraldi onak jarraitzen badu hurrengo asteetan dena palatuko dugu.

Azalore batzuk jaso ditugu burua nahiko handia zuten eta. Beste batzuk hurrengo asterako utzi ditugu.

Azak ere laster jasotzeko moduan daudela konturatu gara.

udaberria prestatzen

2017(e)ko otsailaren 23(a), osteguna

Gorbeia inguruetan

2017/02/21

4. DBHKO BIO-GEOko ikasleak ITXINAN (GORBEIAko Parke Naturala): ATXULO - SUPERLEGOR kobazuloa.
Gorbeiako interpretazio zentruko monitoreen laguntzaz, inguruko erliebe karstikoa aztertzeko aukera izan dute eta baita bertako ekosistemak. 
Paraje zoragarria! 
ITXINA 4DBH

2017(e)ko otsailaren 7(a), asteartea

OTSAILEKO ORTU-LANAK

2017-02-02


Gaur lan hauek egin ditugu ortuan:

Piper mastrak kendu ditugu, eta konposta egiteko tokira eraman.

Sikatutako loreak (tajeteak) ere kendu eta leku berdinean utzi ditugu.

Romanesku batzuk jaso eta etxera eraman ditugu jateko. Burua kendu ondoren geratzen ziren hostoak txikitu ditugu eskuekin eta lurrean utzi ditugu ongarria sortzeko. Erdiko trukutza piperrekin batera eraman dugu konposta egiteko tokira.

Lehen batutako brokolien landareetan beste buru txiki batzuk hazi direla konturatu gara. Badirudi, brokolien kasuan, burua kendu arren, handik denbora batera berriz irtetzen direla beste buru txiki batzuk. Bertan utzi ditugu ea nolakoak hazten diren ikusteko.

 

otsailak 2 ortuan

2017(e)ko urtarrilaren 31(a), asteartea

2017(e)ko urtarrilaren 19(a), osteguna

TXORIENTZAKO JANLEKUAK


 Eskola Agendako Tailerrean, biriziklatzeko jatorri ezberdineko materialak erabiliz, txorientzako janlekuak egin ditugu, negu gorria gainditzen laguntzeko.

txorien janlekuak