2019(e)ko martxoaren 29(a), ostirala
2019(e)ko martxoaren 15(a), ostirala
2019(e)ko otsailaren 8(a), ostirala
Sukaldatzen - Ingurumen Tailerra
Gaur, otsailak 8, ingurumen tailerrekoak, LasaƱa eta pastel bat egitera joan gara sukaldera. Ilusio handiz egin dugu lana eta oso emaitza bikaina lortu dugu!! Oso goxo egon da dena!!
Aurtengo EA21eko lema, BARATZETIK BARATZERA ZERO ZABOR denez, bildu ditugun hondar guztiak konposta egiteko bildu eta konpostagailura eraman ditugu. Asteburu on!

2019(e)ko urtarrilaren 21(a), astelehena
2019(e)ko urtarrilaren 13(a), igandea
2019(e)ko urtarrilaren 11(a), ostirala
URTE BERRIKO LEHENENGO LANAK NGURUMEN TAILERREAN
Gaur ingurumen tailerrean hainbat gauza egin ditugu.
Lehenengo, ortura joan gara. Sorpresa itzela hartu dugu, gure landareak asko hasi direla ikusi dugunean. Belar txarrak kendu ditugu. (ORTUKO ARGAZKIAK)
Gero, txorientzako janaria institutuko zuhaitz batean eskegi dugu. Horrela, pasatzen diren txoriak, jateko aukera iango dute!! (ARGAZKIAK TXORIEN JANARIA)
Azkenik, kalendula krema prestatzeko mazerazioa prestatu dugu. Pote batean, kalendula landare ziku herena jarri dugu eta almendra oliozko bi heren. Hor utziko dgu 40 egun eta 40 gauz.(ARGAZKIA MAZERAZIOA)

2018(e)ko abenduaren 18(a), asteartea
LORE BARATZEA
Eskola Agenda 21 proiektuaren ekintzen artean, aurten baso-zuhaizkak eta usain-belarrak ikastetxean bertan landatzea pentsatu dugu.
DBHko patiopean toki aproposa aurkitu dugu eta bertan, 3. DCko ikasleak aritu dira landare hauek lurrean jartzen: gurbitza, masusta, mugurdia, ahabia, gorostia, erromeroa, izpilikua...

Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)



