2020(e)ko otsailaren 6(a), osteguna

Ortu berria


Eguraldia ona aprobetxatzen ortu berrirako prestaketa lanak martxan daude, usain belarren baratzaren zaintza lanak ahaztu gabe.

konpostagailua aldatzen

2020(e)ko otsailaren 1(a), larunbata

SUKALDARITZA TAILERRA


Ingurumen tailerrekoekin sukaldaritza tailer bi egin ditugu: batean batidoa eta bigarrenean krepak. Horretarako elikadura osasuntsua zer den ikertzen egon gara eta sukaldean aritzeko zer arauak eta jarrerak komenigarriak diren zegaztu dugu.



SUKALDARITZA TAILERRA

2020(e)ko urtarrilaren 15(a), asteazkena

EUSKOTRENen kanpaina

Ingurumen tailerreko ikasleek gure ikastetxean jasotako boligrafo eta errotulagailu zaharrak eta plastikozko tapoiak eraman ditugu Durangoko Euskotrenen geltokira, bertan jarrita baitago material horiek biltzeko gunea.

Material plastikoei bigarren bizia emateko, Euskotrenen sareko hainbat geltokitan edukiontziak jarri dira, idazteko material plastikoa (boligafroak, errotuladoreak...) eta ontzien plastikozko tapoiak uzteko.

Plastikozko tapoiak birziklatuko dira. Lortutako onura ekonomikoekin gaixotasun neurodegeneratiboen inguruan ikerketa bultzatuko da.

Utzitako idazketa materiala, berriz, Euskadiko mendietan zuhaitz  autoktonoak landatzera bideratuko da.


Hiritarren laguntza behar da. Guk ikasi dugu bidea.

EUSKOTREN

tapoiak etab. birziklatzen

2020(e)ko urtarrilaren 14(a), asteartea

BOCK ´N ROLLAK EGITEN

INGURUMEN TAILERREKO ikasleak BOCK´N ROLLak diseinatu eta fabrikatu dituzte.
Hemendik aurrera ogitartekoak eta hamaiketakoak ikastetxera ekartzeko edota edozein  irteerarako, norberak egindako bilgarria erabiliko du. 

HONDAKIN ONENA SORTZEN EZ DENA!!!


bock´n rollak

2019(e)ko abenduaren 13(a), ostirala

SUKARRIETAKO ZUHAITZAK

Urtero bezala, SUKARRIETAn egon dira 1.mailako ikasleak, eta bertatik zuhaitz eta landareak ekarri dituzte gure ikastetxean landatzeko asmoarekin.
Horretan aritu dira INGURUMEN TAILERREKO ikasleak: aritza, urkia zuhaitzen eremuan landatu dituzte, eta  zerbak, letxuga mota ezberdinak, akantoa... gure ortuan.

Sukarrietatik landareak

ESKOLA AGENDA 21 EGUNA


Ostiralean, azaroaren 22, ESKOLA AGENDA 21 EGUNA -Egun berdea- ospatu dugu.

 Horretarako, berdez jantzita etorri gara eskolara.

10:45etan patiora jaitsi eta denon argazkia atera dugu.

EA21 eguna 19-20

Ondoren,  bertako produktuen dastaketa: GAZTA, SAGARRAK...

Gainera, HONDAKINAK PREBENITZEKO EUROPAKO ASTEA izan da.

“HONDAKINIK ONENA? SORTZEN EZ DENA”