Negu gorriko sasoian gagoz eta txoriek bizirauteko beraientzako janlekuak jarri ditugu gure ikastetxeko eremuan.
Hemen LUR eta INGURUMEN ZIENTZIETAKO ikasleak elikagaiez hornitzen gure arbolak
JUAN OROBIOGOITIA institutuan JANE GOODALL institutuarekin elkarlanean egiten dugun proiektuan, Senegaleko eta Gineako ekosistemak eta txinpantzeak babesten laguntzeko MUGIKORRAK jasotzen ditugu, eta beharbada Gabon ostea oso sasoi aproposa da horretarako
2017/18 kurtsoan proiektuarekin hasi ginen eta horrenbeste mugikor bidali genituenez LEMBA izeneko txinpantzeri urte batean laguntzeko aukera izan dugu!
Ikusteko zehatzago zer egiten duten Senegalen eta Ginean web honetan sartu. Gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez ikusi ahal da: www.janegoodallsenegal.org
Jane Goodall-ek berak laburtzen digu minutu batean HEMEN mugikorrak zergatik birziklatu behar ditugun (ingelesez, azpitituluekin gaztelaniaz)
4. DBHko ikasleek proiektu garrantzitsu hau zabaltzeko hizkuntza ezberdinetan posterrak diseinatu, egin eta institutuko hormetan jarri dituzte.
Hona hemen horietako batzuk:
Urriaren 27an ikastetxeko ekordezkari guztien bilera izan dugu.
Bileran hitz egin dugu ESKOLA AGENDA 30 proiektuaren helburuei buruz. Helburu horiek zabaltzea Eskola Komunitatean izango da aurtengo erronka.
Bestetik, Udaletik BOCK ´N ROLLak banatu baino lehen, erabiltzeko konpromiso idatzia eskatuko dugu aste honetan.
Papera biriziklatzeko txanden egutegia ere argitu egin dugu, talde bakoitzak jakin dezan noiz dagokion.
Eta amaitzeko argazkia atera dugu ikastetxearen aurrean