2017(e)ko maiatzaren 19(a), ostirala

OTXANDIO - URKIOLA, ze txango ederra!

Maiatzaren 4tik 5era  Eskola Agenda Taillereko ikasleak irteera oso polita egin geneun. 
Ostegunean Otxandion KEREXARA baserrira joan ginen, iaz martxan jarritako GAZTA PROIEKTUAri jarraituz, bertako  Idiazabal gazta nola egiten den ikustera. 
Esker mila FELIX AJURIA artzain eta gaztagileari. Berak azaldu zigun gaztagintzako prozesu osoa, ardien elikaduratik hasita, jeztea, esnearen tratamendu termikoa eta hartzitzailea... azkenean gazta freskoa lortu arte, eta ondoren ere izan ditzakeen heltze prozesuak.

Gainera, pentsurako erosten duten koltza zereala (Arabakoa) guztiz aprobetzatzen dute: prentsatutako pentsu-oreaz gain, askatzen den koltza olioa autoentzako bioerregai gisa erabiltzen dute, horrela negutegi efektuko isuriak murrizteko programarekin bat eginez.
Oso interesgarria, asko ikasi genuen!

Gero,  herrian bazkaldu ostean, Urkiolarantz abiatu ginen oso baso ederretan zdehar, eta bertako aterpetxean gaua eman genuen. Lehenengo indarrak berreskuratzeko afari ona egin eta jolasetarako denbora ere izan genuen  -eguraldi aparta, uda ematen zuen-.
Barikuan, gozaldu eta gero, Polpoletik Atxartera, eta handik AbadiƱora. Oso  bero handia egiten zuen eta azken etapa gogor samarra egin zitzaigun, Hala ere, nekatuta baina oso pozik amaitu genuen gure Ingurumen txangoa. 

Hona hemen ikasleen balorazio batzuk:


Judite: Asko gustatu zait bidaia baina bueltako bidaian asko kostatu zitzaidan ez nagoelako ohituta mendietan ibiltzen. Ikusi genuen bi ardien jaiotze bat eta hartu genuen ardi txiki bat besoetan.


Garazi: Gehien gustatu zaidan aktibitatea gazta ikusten egitea izan zen eta ardi kumea besoetan hartzea. Gainera gazta zeudenean egiten bi arkume jaio  ziren.

Lagunekin oso ondo pasatu nuen Urkiolako parkean jolasean.



Udane: Oso ondo pasatu genuen. Lehenengo Otxandion egon ginen eta Olatzen aitaren etxera joan ginen gazta nola egiten zuen ikusteko. Gero plazara joan gienen bokata jateko eta gero parke batera joan ginen. Gero Urkiolara joan ginen 3 orduko bidaia egin genuen. Gauean batzuk afaria egin zuten eta gero beste batzuk platerak garbitu genituen. Gaueko 3retan lokartu ginen eta goizean 8etan altxatu ginen. Gozaldu eta gero 10:30 Urkiolatik urten ginen Polpolerantz eta azkenean AbadiƱon hartu genuen autobus bat Durangora heltzeko, bestela batzuk eskolako autobusa galduko zuten. Oso ondo pasatu genuen!!  


Haizea: Oso ondo pasatu nuen. Otxandioara joan ginen eta han gaztak zelan egiten ziren ikusi ganuen. Arkume bat zelan jaiotzen zen ere ikusi genuen. Gero Otxandioko plazara joan ginen eta han jan genuen. Urkiolara onez joan ginen gutxi gora bera ordu bat eta erdi behar izan genuen. Han egurra moztera joan ginen eta egurra moztu ostean aterpera joan ginen eta han parkean jolasten ibili ginen. Gabean afaldu ostean joan izan behar nuen literatik bajatzerakoan salto egin nuelako eta orkatilla tolestu nuelako.

 

 
URKIOLA 2017

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina