Gaur ingurumen tailerreko batzuk ortura joan gara eta egin duguna hau izan da:
Lehenengo piper gorriak eta letxugak batu ditugu. Sukarrietatik ekarritako letxuga ere ederra dagoela ikusi dugu eta moztu egin dugu. Espinaka landarea oraindik txiki dago.
Gero brokoli guztiak handituta zeudela konturatu gara eta kutxiloarekin moztu eta jaso ditugu. Azelga batzuk batzen egon garenean orri batzuk ia ustelduta egon dira eta ondoko landan egon diren behiei eman dizkiegu.
Batutako gauzak gelara eraman ditugu eta gure artean banatu ditugu etxera eraman eta jateko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina