2014(e)ko maiatzaren 14(a), asteazkena

ANTXOAK

Gaur antxoak prestatu ditugu. Horretarako lehenengo antxoak garbitu egin behar dira. Gatza bota ondoren antxoak urunetik pasatu ditugu eta gero arrautzetan busti ditugu. Azkenean sartenean frijitu ditugu.

Arrautzak kalitate ezberdinetakoak daudela ikusi dugu ustiaketaren arabera:
1.- Ustiategi librea (guztiz libre daudenak). Hauek ekologikoak dira eta oiloak ez dute pentsu transgenikorik jaten.
2.- Lurreko ustiategia
3.- Ustiategi intentsiboa (kaioletan estresaturik). Azken bi hauek pentsu transgenikoaz  edo genetikoki aldatutakoaz elikatzen dira.

Arrain batzuk desagertzeko arriskuan daudela ere ikasi dugu.

Gaurko saioan ikasi dugunaren laburpena hau da:

Erosten ditugun produktuak nongoak diren jakin behar dugu.
Oiloak nola elikatuta dauden jakin behar da. Jasangarrienak eta osasungarrienak ekologikoak dira, ustiapen libreetan daudelako eta pentsu ez-transgenikoaz elikatzen direlako.
















ENPANADILLAK

Enpanadilak egiteko erabili ditugun osagaiak hauek dira: tomateak, porruak, piperrak, pernil egosia, arrautzak, kipula, hojaldrea.
Hasieran porruak, piperrak, pernila eta kipula zatitu ditugu zati txikietan eta bitartean arrautzak egosi ditugu. Ondoren txikitutako porrua eta kipula lapiko batean potxetan jarri dugu eta egositako arrautzei oskola kendu diegu. Dena prest egon denean barazkiak, pernila, arrautzak eta tomatea nahastu ditugu eta hojaldrean jarri ondoren laban sartu dugu 200 gradutan.

Errezeta egitearekin batera hau ikasi dugu:


Merkatuan janari prekozinatuak daude, baina hobeagoak dira guk eginikoak, transgenikoak ez direlako edo ez dituztelako gehigarriak.




2014(e)ko apirilaren 3(a), osteguna

Bartzelonara goaz!

Apirilaren 2an burutu zen V Euskal Confint-ean Juan Orobiogoitia institutua aukeratua izan zen beste ikastetxe batzuekin batera Bartzelonan azaroan egingo den estatu mailako konferentzian parte hartzeko. Oso pozik gaude Euskadiko ordezkari bezala izendatu gaituztelako.
Beheko argazkian agertzen dira Busturian ordezkatu gintuztenak