2016(e)ko azaroaren 22(a), asteartea

Udazkeneko lanak ortuan


2016-11-17

Gaur ortuan bi lan nagusi egin ditugu: tomate mastrak kendu eta ortu bazterra garbitu belarrak aitzurrarekin kenduz. Azken lan hau botarik gabe egon garenok egin dugu, ortu barruan sartzeko oso busti egon da eta.
Tomate mastrak kentzeko lehenengo lotuta zeuden kordelak moztu ditugu, eta makilatik askatu ondoren tomateak atera ditugu. Gero pilo batean utzi ditugu aurrerago txikitu eta konposta egiteko. Makilak ere kordel batekin lotu eta hurrengo urterako gorde ditugu. Hau egin eta gero, tresnak, botak eta zikindutako ingurua garbitu dugu eta dena txukun utzi dugu.

ortua azaroak 17

2016(e)ko azaroaren 16(a), asteazkena

FENOLOGIA



FENOLOGIA eta METEOROLOGIAren eragina Naturan.
Proiektu honen bitartez aztertuko dugu nola aldatzen den bizia urtaroen arabera. Horretarako, gure ikastetxe inguruko zuhaitz batzuk aukeratuko ditugu eta beraien aldaketak urtean zehar behatu.


-          1 DBHko ikasgai ezberdinen artean proietua garatu da.

-          Helburua: Gure inguruko landareen garapena aztertzea eta horren gain klima aldaketaren eragina.

-          Inplikatutako mintegiak/ikasgaiak:

NATURA: aukeratutako 3 zuhaitzen behaketa jarraia eta beraien azterketa.

GIZARTE: Bertoko klima aztertzea.

MATE: Fenomeno atmosferikoen datu bilketa eta datu horien tratamendua (grafikoak, taulak…)

EUSKARA:  Fenomeno meteorologiko eta nekazaritzak elkartzen dituzten esaerak aztertzea.




Fenologia

2016(e)ko azaroaren 15(a), asteartea

IRAES 1. proposamena

Hona hemen IRAESek, Euskadiko Eskola jasangarrien sareak, eskatutako lehenengo proposamenari emandako erantzuna.


2016(e)ko azaroaren 10(a), osteguna

Piperrak kordatzen eta ...


2016-11-10

Gaur ez gara joan ortura, ikastetxean egin dugu lan. Pasadan egunean batutako  piperrak kordatu egin ditugu, hari bat txortenetik pasatuz.
Geroago, tomatearen haziak hartu ditugu: Lehenik eta behin, erditik moztu dugu tomatea, eta gero, haziak atera ditugu. Hazi horiek uretan garbitu ditugu, eta sikatzeko paper baten gainean utzi ditugu. Udaberrian ereingo ditugu  hurrengo urteko tomateak lortzeko.
 
Piperrak kordatzen

2016(e)ko urriaren 31(a), astelehena

Ortua martxan

2016-10-27


Urrian hasi gara lanean agenda 21 tailerreko ikasleak. Batzuk 27an ikastetxeko ortua bisitatzera joan gara. Udako produktuak ia amaitzen ari dira, batez ere, tomateak. Gorrituta egon diren piperrak batu ditugu, eta eskolara eraman ditugu hurrengo batean kordatzeko.
Neguko barazki batzuk ere jarrita daude ortuan: Azak, Azaloreak, Azagorriak, Romanesku Azak, Bruselazak eta Brokoliak.

ortua urrian

2016(e)ko urriaren 21(a), ostirala

KONTSUMOBIDE TAILERRAK

KONTSUMOBIDE TAILERRAK (1h 30m)   urrian 12tik 14ra

-         1 DBH: “kontsumitzen ikasiko dut”

-         2 DBH: “elikadura osasuntsua”

KONTSUMO TAILERRAK

2016(e)ko ekainaren 1(a), asteazkena

IBAIALDE 2016

Aurten 4DBHko BIOLOGIA-GEOLOGIAko ikasleak arduratu dira IBAIALDE proiektuaz.
Kit zientifikoa eta fitxa ezberdinen bitartez gure herritik igarotzen den IBAIZABAL ibaiaren egoera aztertu dugu bi gunetan: ARANDIA zubi ingurua eta LANDAKOko presa ingurua.
Kalitate orokorra onargarria izan arren, azterketa kimikoan fosfato eta bakterio koliforme  gehiegi atera dira.

Bestalde, ibai ertzak oso zikin daude, plastikoz eta  bestelako hondakinez beteta. Eraman ditugun zabor poltzak bete egin ditugu eta hala ere zikinkeri asko gelditzen da.