2018(e)ko urriaren 21(a), igandea
2018(e)ko urriaren 11(a), osteguna
ORTUA GARBITZEN - urriak 5
Urriaren 5ean, oso gogotsu joan ginen gure ortua garbitzera, sastraka eta belar txar asko zeuden eta hauek pilatu genituen. Lurra oso ziku dago, aspaldi ez duelako euririk egin.
Tomate eta piper landarak beste leku batean pilatu genituen, hauek ongarri bezala berrerabiltzeko erabiliko dituztelako.
Ortua garbi garbi utzi genuen, ortuko arduradunak makina pasatu ahal izateko.
INGURUMEN TAILERRA 2018-2019: ORTUA
Aurten ortuaz arduratuko garenak, Ibai, Andoni, Abdu, Iskander, Yamel, Igor, Manex, Txaber, Hamsa eta Madai gara.
Irailaren 21ean ortura joan ginen eta oso egoera txarrean zegoela konturatu ginen. Lurra oso ziku eta belar txarrez beteta.
Hemendik ekainerarte, saiatuko gara ortua txukuntzen. Ostiral gehienetan bertan lan egingo dugu.
2018(e)ko ekainaren 5(a), asteartea
AINTZATESPENA LORTU DUGU!
Ekainaren 5ean, INGURUMENAREN NAZIOARTEKO EGUNA ospatzeko, “Eskola jasangarria” agirien banaketa izan da Urdaibaiko Ekoetxean (Madariaga Dorretxea, Busturian).
30 ikastetxek jaso dute aintzatespena eta horien artean gurea JUAN OROBIOGOITIA BHI. Mario Telleriak jaso du ziurtagiria Iñigo Urkullu Lehendakariaren eskuetatik.
J. Orobiogoitia AGIRIA
TXOSTEN OROKORRA
30 ikastetxek jaso dute aintzatespena eta horien artean gurea JUAN OROBIOGOITIA BHI. Mario Telleriak jaso du ziurtagiria Iñigo Urkullu Lehendakariaren eskuetatik.
J. Orobiogoitia AGIRIA
TXOSTEN OROKORRA
2018(e)ko ekainaren 4(a), astelehena
MAIATZAKO LANAK ORTUAN
2018-05-04
Azkenean ere! Angelek (arduraduna) rotabatorra gure solora ekarri zuen, lehenengo berak pasatu zuen eta aldi berean geuri zelan egin erakutsi zigun. Palaz ere egon ginen lanean baina batez ere Angelen laguntzaz eta rotabatorraz erraz utzi genuen lurra landatzeko prest. Negutegiko lanak astero egin behar direnez, han egon ginen landareak ureztatzen eta zaintzen.
2018-05-11 / 18 / 25
Lurrean kompost ekologikoa bota eta gero Leizurik eta Julenek eskubara pasatuz ortua txukun txukun utzi zuten. Jarraian Unaik, Julenen laguntzaz, eta soka txiki batez ilarak markatu eta ildo-bizkarrak egin zituen. Bitartean Aimar Etxenagusiak ortu bazterrean zebilen bedar txarrak kentzen eta sardaz eta karretilaz izkina batera eroaten. Ondoko ortuko gizonak rotabatorraz ondo landu barik zegoen ortu zatitxu bat pasatu zuen. Unaien laguntzaz, Julenek, Tiagok eta Aimar Unzuetak tomateak, piperrak eta letxugak (Mungiako plazan erosiak) landatu zituzten hurrenez hurren. Amaitzeko Aimar Yurrebasok tresna guztiak garbitu zituen. Eskerrak ere gure argazkilariari, Aingeru.
2018(e)ko maiatzaren 22(a), asteartea
EKINAREN EGUNA IURRETAN
Bioaniztasunaren Nazioarteko Eguna aintzat hartuta, Aztertu Programak, Ingurugelak, Eskola Agenda 21 eta Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoak antolatuta, Ibaiazabal eta Zaldai ibaietan hondakinak biltzeko jardunaldia ospatu dugu eta bertan Juan Orobiogoitia BHIko eta Maiztegi eskolako ikasleak izan dira protagonista.
Hiri hondakin solido urbanoek (edukiontziak, poltsak, zapitxoak…) gure ibaietan sortzen duten inpaktua zuzenean ezagutu dugu; plastiko-poltsak, botilak, ontziak ... lurrera botatakoan gertuko ibairen batera heltzen direnez, horiek guztiak paisaian, ingurumenean edota faunan dituzten ondorioez jabetu gara.
Ingurumen sailburuorde Elena Morenok eta URAko zuzendari nagusi Ernesto Martínez de Cabredok, Iurretako alkate Iñaki Totorikaguenak eta Mankomunitateko presidente Aitor Lopezek parte hartu dute Ekinaren Egunaren seigarren edizioan antolatutako ekintza honetan.
INFORMAZIO GEHIAGO
2018(e)ko maiatzaren 11(a), ostirala
EUSKAL CONFINTa
Maiatzaren 9an Busturiako Madariaga dorretxean Euskadiko Eskola Jasangarrien Konferentzian partaide izan gara.
“Mother Nature Needs Her Daughters” lelopean, gure gizarteko gaur egungo premia handiko bi gai uztartu egin dira:KLIMA ALDAKETA eta EMAKUMEEN BAZTERKETA.
Aurretik, apirilaren 24an, 3. DBHko ikasle talde batek antolatuta (mila esker Jokin, Elene, Laia, Gorka, Elene, Maider, Nerea, Ane eta Iman), 2017eko ESKOLA CONFINTa ospatu genuen ikastexean. Konferentzian 3. DBHko ikasleek parte hartu zuten eta, bertan, Maiatzaren 9an Busturiako Euskal Confintera joateko ordezkariak hautatu ziren: LAIA GURRUTXAGA, EIDER UNDA eta ELENE URIBELARREA. Bestalde,topaketa antolatzeko ekolider moduan GORKA AMEZUA izendatu genuen.
ESKOLA CONFINTa
Hemen EUSKADIko CONFINTean egindako lanak
IX EUSKAL CONFINTa GUTUNA
Argazkiak
ESKOLA CONFINT
EUSKADI CONFINT
Informazio gehiago: IRAES BLOGA
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)



