2022(e)ko urtarrilaren 21(a), ostirala

LARRIALDI KLIMATIKOARI AURRE EGITEN IKASTETXETIK

 

Larrialdi klimatikoa guztion erronka da eta horri aurre egiteko Galsgow-en COP26 ospatu zen. Bertan herrialdeek hartutako konpromisoak ez dira nahikoak izango (“a fragile win” Alok Sharma.COP President)larrialdi klimatikoari aurre egiteko eta garrantzitsua da mehatxu global honen aurrean lokalki eragitea: herri, etxe eta ikastetxe bakoitzean hartutako neurriak ere zeharo garrantzitsuak dira. 

Aurten Eskolako Agenda 2030 lantzen ari gara, eta bertan Garapen Iraunkorrerako Helburuak, horien artean, 13. helburua klima babesteko ekintza da.

Honekin bat dator gure ikasleek IRAES-eko 2. lan proposamena aurrera eramateko prestatu duten aurkezpena. 

2022(e)ko urtarrilaren 17(a), astelehena

TXORIEN JANTOKIAK

 1. batxilergoko Kultura Zientifikoko ikasleak  txoriei janlekuak jartzen ibili dira.  Horrela txoriek badute zer jan negu garaiko egun hotzetan!

txorien jantokia

2022(e)ko urtarrilaren 14(a), ostirala

Fridays for Future (Etorkizunaren aldeko Ostiralak)

 Fridays for Future (Etorkizunaren aldeko Ostiralak), Klimaren aldeko bost kontinenteetan zabalduta dagoen nazioarteko ikasle mugimendua da.  

Helburua, aldaketa klimatikoaren eta planetako berotze globalaren mehatxuaz jendea kontzientziatzea, eta politikariei horren aurkako neurri eraginkorrak har ditzaten exijitzea.

Orobiogoitia BHIko ikasleak hainbat manifestaldi eta geldialditan parte hartu dute, ekimen hau bultzatuz eta horrekin batera, ostiralero, patio orduan,  DBHko eraikinean sensibilizazio bideo batzuk ikusgai egongo dira sarrerako telebistan.

Hona hemen horren adibide bat:

2021(e)ko abenduaren 24(a), ostirala

Egun berdea - Abenduak 23

 Abenduak 23an " EGUN BERDEA" ospatu genuen Orobiogoitia BHIn. Berdez jantzita etorri ginen ikastetxera eta argazki erraldoi bat atera genuen. IRAES taldeko partaideek 2022ko egutegiak banatu zituzten ikastetxeko txoko guztietan eta  4 DBHko ikasleek "jolas berdeak" antolatu  zituzten 1 eta 2 DBHko ikasleentzat. 

Mila esker zuon inplikazio eta partehartzeagaitik!!!

abenduak 23, egun berdea

2021(e)ko abenduaren 20(a), astelehena

JUAN OROBIOGOITIA institutuan JANE  GOODALL institutuarekin elkarlanean egiten dugun proiektuan, Senegaleko eta Gineako ekosistemak eta txinpantzeak babesten laguntzeko MUGIKORRAK jasotzen ditugu, eta beharbada  Gabonak sasoi aproposa da horretarako.

Aspaldi hasi ginen proiektuarekin eta horrenbeste mugikor bidali genituenez LEMBA eta KABI izeneko txinpantzeei laguntzeko aukera izan dugu!  

 Ikusteko zehatzago zer egiten duten Senegalen eta Ginean: 

 janegoodallsenegal.org

janegoodall.es/es/movilizateporlaselva

Jane Goodall-ek berak laburtzen digu minutu batean HEMEN mugikorrak zergatik birziklatu behar ditugun (ingelesez, azpitituluekin gaztelaniaz)   


4. DBHko ikasleek proiektu garrantzitsu hau zabaltzeko hizkuntza ezberdinetan posterrak  diseinatu, egin eta institutuko hormetan jarri dituzte. 

Hona hemen horietako batzuk

Mila esker denoi!!!

Lemba eta Kabi

2021(e)ko abenduaren 17(a), ostirala

ORTUA ABENDUAN

 

Atzo ortuan egon ginen lurra eta konposta nahasten eta gure marrubiei konpainia emateko idarrak, kipulinak eta eskarolak landatu ditugu. 

Hurrengo astean kalabazinei haziak aterako dizkiegu

ortua abenduan