Aurten ere egun berdea ospatu dugu. Eskerrik asko DBH4ko ikasleei, ikasteko eta entretenitzeko ekintzekin jositako goiza prestatu ziguten-eta.
Gure ikastetxeak urte asko daramatza jada Ingurumenaren alde lanean. Eskola Agenda 21ekin hasi ginen eta Eskola Agenda 30 proiektuaren bidez jarraipena ematen ari gara.
Honekin lotuta, Eskola Jasangarriaren ziurtagiria ere berriztu dugu hirugarrenez eta atzo, ekainak 7, Urdaibaiko Ekoetxean 134 lagun inguru bildu ginen gure saria jasotzera.
Guzti hau posible izan da ikasle, familia, irakasle eta herriko erakundeek egin duzuen ahaleginagaitik.
Mila esker egiten arin zareten lanagaitik
JASANGARRIAK GARA ETA IZATEN JARRAITU NAHI DUGU!!
Maiatzak 31an, 1 eta 2 DBHko Ekoordezkariek Eskolen arteko Foroan parte hartu genuen. Kurtso honetako gaia 11.GJHa izan da: HIRI ETA KOMUNITATE JASANGARRIAK eta Iurreta herriko mugikortasunaren jasangarritasuna aztertu dugu.
Maiztegiko Eskolarekin batera, hainbat konpromiso eta proposamen eztabaidatu eta adostu ondoren, Iurretako udaletxera hurbildu ginen Udal Foroan gure ondorioak partekatzeko eta baita ere iazko kurtsoan planteaturiko eskaeren erantzuna jaso genuen alkatearen ahotik. Esperientzia interesgarria izan da eta Udalarekin elkarlanean jarduteko aukera paregabea gure Herri eta Ingurumenaren alde!!!!