2017(e)ko abenduaren 21(a), osteguna

GURE EGUNEROKO TRESNAK

DBH 2. mailako ikasleek ikastetxean erabiltzen dituzten materialen azterketa bat egin dute. Material horien osagaiak, propietateak, erabilera eta erabilera hori hobetzeko proposamenak egin dituzte, eta lortutako emaitzak infografia ezberdinetan adierazi dituzte.

 

 AULKIA                        BOLIGRAFOA

 

ESTUTXEA                         MAHAIA

 

ORDENAGAILUA          KOADERNOA

 

PAPERA                           MAHAIA

                

MAHAIA                           MAHAIA

 

LIBURUA                            PAPERA

 

TIPEX                             TXOSTENA


2017(e)ko abenduaren 19(a), asteartea

ORTUA ABENDUAN

2017-12-15

Gaur goizean eguraldi txarra egon arren ortura joan gara aspaldiko partez. Lehenengo piper gorriak batu ditugu baina batzuk egoera txarrean egon direnez konposta egiteko lurrean itxi ditugu. Ondoren romaneskuak burua eginda ikusi ditugunez hartu eta poltsa batean eraman ditugu. Gero azalore  asko alferrik galduta egon dira eta bat bakarrik hartu dugu. Euria izan da eta ezin izan dugu beste lanik egin. Batutako gauzak eskolara eraman ditugu eta hor denen artean banatu. 


ortua 17-12-15

2017(e)ko abenduaren 14(a), osteguna

ATAPUERCA - BURGOS (eboluzio Museoa)

1. Batxilergoko KULTURA ZIENTIFIKOko ikasleok  giza eboluzioaren inguruko irteera egin dugu, oso interergarria, benetan.

Lehenengo Atapuercako CAREXen (Centro de Arqueología Experimental) egon ginen eta bertan honakoa ikusi genuen:

Eraikinaren barruan:

-       Harriak tresnak egiteko nola lantzen zituzten. Teknika desberdinak eta horien bidez lortzen ziren tresna gero eta landuagoak egin zituen gidak gure aurrean: Homo habilisek erabiltzen zuen teknika eta tresna xinpleenetatik Neandertalek eta Homo sapiensak garatu zituzten teknika eta tresna konplexuagoetara.

Bi ikasleri frogatzen utzi zien.

-       Kobazuloetako hormetan nola pintatzen zuten. Burdin oxido hautsez eta urez egindako pastaz marrazkiak egin zituen: behatza pastan busti eta zuzenean orein bat marraztu zuen, eta gero, ikasle batek eskua jarri zuen horman eta berak pajita batetik putz eginez, ikaslearen eskuaren silueta egin zuen.

Eraikinaren kanpoan:

-       Neolitiko garaian harriz egindako tresnak nola pulitzen zituzten. Aizkora bat erakutsi zigun eta nola egina zegoen azaldu zigun.

-       Neolitiko garaiko eraikinak. Garai hartako eraikinen kopiak dituzte eta horietan sartu ziren ikasleak orduko pertsonak nola bizi ziren ikusteko.

-       Nola ehizatzen zuten. Ehizatzeko erabiltzen zituzten tresna desberdinak eta nola jaurtitzen zituzten erakutsi zigun: hasieran erabiltzen zituzten hurbiletik ehizatzeko lantzak, urrunera jaurtigailuaren laguntzaz jaurtitzen ziren lantza garatuagoak eta azkenik, arkuz jaurtitako geziak.

Berak jaurti zituen nola erabiltzen ziren erakusteko, eta gero, ikasleei frogatzen utzi zien.

-       Dolmenak. Hauetako baten kopia dute ere bai, eta ikasleak bertan sartu ziren neolitikoan hildakoak hor uzten zituztela ikusteko.

-       Sua nola egiten zuten. Han dituzten txaboletariko batetara sartu ginen, eta han sua frikzioz piztu zuen. Ondoren, perkusioz piztu daitekela ere azaldu zigun, eta harri bat burdin zati batekin talka eginez txinpartak atera zituen.


atapuerca - burgos


Ondoren, Burgoseko Giza Eboluzioaren Museora joan ginen. Sartu aurretik, 15-20 min.-tan, hamaiketakoa egin genuen bertako kafetegian. Gero, museoan honakoa ikusi genuen:

-       Atapuercako aztarnategiak. Aztarnategi horiek non dauden, nola aurkitu zituzten, euren ezaugarriak, bertan aurkitutako fosilak eta mundu mailan duten garrantzia azaldu ziguten.

-       Homo antecessor, Homo heidelbergensis eta euren garaian bizitako animalien fosilak. Gela batetan Homo antecessor eta bere garaiko animalien fosilak daude eta beste batean, Homo heidelbergensis eta bere garaiko animalienak. Espezie bakoitzaren eta bere garaiko ingurunearen ezaugarriak azaldu zizkiguten: Homo antecessor kanibala zela, Homo heidelbergensis-ek gaixoa eta zaharrak zaintzen zituztela…

-       Beagle itsasontziaren kopia. Bertan Darwin-en bidaiari buruzko eta Eboluzioaren Teoriari buruzko azalpenak eman zizkiguten.

-       Garunaren garapena. Gizakiaren eboluzioan zehar garunaren garapena oso garrantzitsua izan zela azaldu ziguten, eta bere ezaugarriak azaldu zizkiguten. Benetako garuna, formoletan, ikusi zuten ikasleek, eta gero, kablez eginiko garun erraldoi baten barruan sartu ginen.

-       Hominido garrantzitsuenen irudiak. Irudiak korro batetan kokatuak daude. Ikasleak korroaren barruan eseri ziren, eta gizakiaren eboluzioan eman ziren aldaketa garrantzitsuenak, zein hominido mota bakoitzaren ezaugarriak azaldu zizkieten.

-       Suaren eboluzioa. Modulu baten barruan, 365º-ko proiekzio batetan, suaren eboluzioa azaldu zieten.



Hori bukatzerakoan berehala joan ginen autobusera. 10-15 min. Izan zituzten bokata jateko, eta etxera bueltatu ginen.


IRAESeko 2. LANA


EUSKADIko GIDA TURISTIKO IRAUNKORRA modu kolaboratiboan osatzeko, Juan Orobiogoitiako Ingurumen Tailerrean ondorengo fitxak prestatu ditugu gure herri inguruko toki interesgarriak ezagutzera emateko. 




GALLANDA



TXAKURTEGIKO PUTZUA

2017(e)ko abenduaren 12(a), asteartea

ALGORRIn LURREKO IKASLEAK

Abenduaren 12an 2. batxilergoko  LUR eta INGURUMEN ZIENTZIETAKO ikasleak Zumaiara abiatu dira bertako Flyscha astertzera. 

Debatik Zumaiara doan itsaslabarrean Lurraren 50 milioi urtetako historia geologikoa irakur daiteke, bertako geruzen ezaugarriak eta fosilak aztertuz, hala nola, dinosauroen desagerpena adierazten duen K-T muga -Kretazeoaren bukaera eta Tertziarioaren hasiera adieratzen duen geruza-.

Behaketa "in situ" egin ondoren, Euskal Herriko Historia Geologikoaren tailerra izan dugu Algorriko Interpretazio Zentruan. Gure inguruko arrokak eta fosilak ordenatu ditugu bai denboran zein espazio geografikoan. 
Goizean  eguna goibel zegoen arren, azkenean oso eguraldi dotorea izan dugu! 

Algorri 2017 -LUR

UNIBERTSOA - HORMAIRUDIAK - 1. DBH


HEMEN 1. DBHko IKASLEEK EGINDAKO HORMAIRUDIAK UNIBERTSOAREN INGURUAN: