2018(e)ko otsailaren 26(a), astelehena

TE POLTSEN ESPERIMENTUA


Aurten LUR eta INGURUMEN ZIENTZIEtako ikasleak Estatu eta  Europa mailako ikerkuntza proiektu batean partaideak izan dira. TE POLTSEN ESPERIMENTUA bezala izendatuko dugu, eta honetan datza hain zuzen: te mota ezberdineko poltsak lurperatu ditugu basoan, batzuk ongarria gehituta, eta 100 egun igaro ondoren, atera, sikatu eta pisatu egin ditugu laborategian, horrela materia organikoaren deskonposaketa abiadura aztertzeko baldintza ezberdinetan eta gai ezberdinetan.

Emaitzak Bartzelonara bidali ditugu, non ikerketa honen buruek informazioa bildu estatuko beste hainbat ekosistema ezberdinetako emaitzekin batera, eta ondorioak atera eta interpretatzeko gai izango dira. Horren zai gelditzen gara.

Hemen argazki batzuk
te poltsak

2018(e)ko otsailaren 14(a), asteazkena

IRAES 4. proposamena



4. proposamena ere bete eta bidalita dago IRAESeko blogera. INGURUMEN TAILERREKO  ikasleak LURDESen laguntzaz egindako lana, eta zoritxarrez guretzako - zorionez Lurdesentzako- bere azkena gure artean.


IRAES bloga - Orobiogoitia

Hemendik eskertu behar diogu Natura eta Ingurumenaren alde egindako lan guztia, eta goretsi Eskola Jasanagarriaren bidean izandako lidergoa. 

MILA ESKER LURDES!!! Zure espirituak 
gurekin jarraituko du .







IRAESeko 3. PROPOSAMENA.


Hemen gure ikastetxean INGURUMEN TAILERREKO ikasleak egindako lana, IRAESeko BLOGean ikus daitekeena.

IRAES BLOG. OROBIOGOITIA 3. prop

2018(e)ko otsailaren 8(a), osteguna

2018rako gela-egutegia sortu dugu  INGURUMEN TAILERreko ikasleek. Berrerabiltzeko papera (alde batetik idatzia) erabili dugu horretarako.
IRAES, Euskadiko eskola jasangarrien sarea ezagutaraztea da helburuetako bat, eta bestea aurtengo Eskola Agendako gaia aldarrikatzea:

EKONOMIA ZIRKULARRERANTZ PAUSUAK EMATEN!!!

egutegia 2018

2018(e)ko urtarrilaren 31(a), asteazkena

SUKALDARITZA- 2018-01-26

Gaur sukaldean egon gara eta bi errezeta egin ditugu: porru pastela eta kuia marmelada.

Pastela edo tarta egiteko gure ortuko porruak erabili ditugu. Lehenengo garbitu eta txikitu egin ditugu eta baita kipula ere. Gero zartaginera bota olioarekin  eta erregosi egin dugu. Ondoren esnegaina eta arrautzak nahastu ditugu ontzi batean eta horra bota ditugu porruak eta kipula. Azkenean dena laban sartu dugu 25 minututan.

Marmelada egiteko  kuia edo kalabaza txikitu egin dugu eta azukrea gehitu diogu. Lapiko batean jarri eta  limoi ura eta kanela gehitu ondoren, irakiten jarri dugu sutan. Denbora luzean izan dugu egosten eta bitartean eragiten ibili gara.  Eginda egon denean hozten utzi eta  poteetan banatu dugu, bakoitzarentzat pote bat etxera eramateko. 

 

sukladaritza tailerra 

Dena bukatutakoan harrikoa egin dugu eta tarta jan dugu. Marmelada ere probatu dugu galleta batzuekin. Dena oso gozo egon da.

2017(e)ko abenduaren 21(a), osteguna

GURE EGUNEROKO TRESNAK

DBH 2. mailako ikasleek ikastetxean erabiltzen dituzten materialen azterketa bat egin dute. Material horien osagaiak, propietateak, erabilera eta erabilera hori hobetzeko proposamenak egin dituzte, eta lortutako emaitzak infografia ezberdinetan adierazi dituzte.

 

 AULKIA                        BOLIGRAFOA

 

ESTUTXEA                         MAHAIA

 

ORDENAGAILUA          KOADERNOA

 

PAPERA                           MAHAIA

                

MAHAIA                           MAHAIA

 

LIBURUA                            PAPERA

 

TIPEX                             TXOSTENA


2017(e)ko abenduaren 19(a), asteartea

ORTUA ABENDUAN

2017-12-15

Gaur goizean eguraldi txarra egon arren ortura joan gara aspaldiko partez. Lehenengo piper gorriak batu ditugu baina batzuk egoera txarrean egon direnez konposta egiteko lurrean itxi ditugu. Ondoren romaneskuak burua eginda ikusi ditugunez hartu eta poltsa batean eraman ditugu. Gero azalore  asko alferrik galduta egon dira eta bat bakarrik hartu dugu. Euria izan da eta ezin izan dugu beste lanik egin. Batutako gauzak eskolara eraman ditugu eta hor denen artean banatu. 


ortua 17-12-15