2017(e)ko abenduaren 7(a), osteguna

SUKARRIETA 2017 - URA PROIEKTUA



Juan Orobiogoitiako ikasle talde bat Sukarrietara joan gara eta ura proiektuan egon gara. Oso ondo pasatu dugu Sukarrietan eta asko ikasi dugu. Hemen daukazue ikasi dugunaren informazioa.


Aste honetan ur geza aztertzera joan gara mendiko ibaira: Lehenik goi ibilgua dago.
Goi ibilguan ibaia hasten da, bertan natura asko dago ibaia oso azkar doa eta harriak oxigenatzen laguntzen dio errekari. Animali txikiak bizi dira adibidez: Perla, nepa...
Animali hauei esker ikasi dugu ura garbi edo zikin dagoen.

Menditik datorren ura itsasora doa  eta tenperatura igotzen denean ura lurruntzen da. Ura zikinduta dagoenean zikinkeria behean geratzen da eta honi autogarbiketa deritzo.
Kutsadura  ez da garbitzen, bertan geratzen da. Lurrundu den ura lainoa bihurtzen da eta tenperatura bajatzen denean euria egiten du. Prozesu hau behin eta berriro egiten da,  hau uraren zikloa da.

Guk ura asko kutsatzen dugu. Dakizuenez toallak ezin dira komunetik behera bota,  baina batzuek botatzen dituzte. Duela gutxi Donostian hiru kolektore handienetako bat toallitekin kolapsatu egin da. Egun batzuk iraun zuten toallitak kentzen. Euskal Herrian kalkulatzen da 2.400 tonelada toallita ateratzen direla kolektoreetatik urte batean. Kalkulatzen da ere urtean 1.000 milioi € gastatzen direla toallitetan Europa osoan. EZ BOTA TOALLITAK KOMUNEKO ZULOTIK. EZ DA KOSTATZEN ZAKARRONTZIRA BOTATZEA.
.
Beste egun batean hondartzara joan ginen hondakin organiko eta kimikoen bila. Ez genuen asko aurkitu baina batzuk bai adibidez: Komuneko papela, plastikoak, latak etab...

Edangarritze plantara joan ginen eta ura nola  garbitzen den ikusteko aukera eduki genuen eta edangarri nola bihurtzen den jakiteko.
Lehenengo pausua, harriak, hostoak, erramak… sare baten bidez filtratu egiten dira. Gero dekantazio fasera heltzen da. Fase horretan, kola antzerako bat botatzen diote urari. Kola horren bidez zikinkeria pelota bat egiten da eta berantza joaten da.
Ondoren ura haretik pasatzen da eta ura filtratu egiten da. Azkenik pistina handi batera pasatzen da, eta kloroa botatzen diote, erabilgarri bihurtzen da, eta etxe, fabrika eta baserrietara doa.                                                                                                                                                                 
Baserrietan, fabriketan eta etxeetara erabilitako ura depuradorara sartzen da, eta bertan garbitzen da. Depuradoran zikinkeri organikoa garbitzen da.   

Guk ur kopuru handia gastatzen dugu egunero: Bainua hartzen, dutxatzen, hortzak garbitzen,... Baina munduko beste leku batzuetan ez daukate ura horrela erabiltzeko aukerarik. Izan ere, batzuk egun osoa lanean egon arren, 25 litro ur zikin baino ez dituzte egun osorako.
Bertako umeak bidaia luzeak egiten dituzte ura eskuratzeko eta ez dira eskolara joaten. Batzuetan ura lapurtu behar izaten dute bizi ahal izateko.

Urari buruzko ideia batzuk ere baditugu:

●    Produktu naturalak erabili
●    Ez kutsatu, zakarrontziak erabili.
●    Garraio publikoa erabili behar dugu gutxiago kutsatzeko.
●    Ura aurreztu.
●    Manifestazioak egin eta kanpainak egin .
 

2017(e)ko azaroaren 15(a), asteazkena

ESKOLA AGENDA EGUNA

2017ko AZAROAK 10

Ostiralean, azaroaren 10ean ESKOLA AGENDA 21 EGUNA ospatu dugu.
Hori dela eta, berdez jantzita etorri gara eskolara.
10:45etan patiora jaitsi eta denon argazkia atera dogu.

PROGRAMA: 

- ARGAZKI BERDEA
- Guztiok  ekarritako berrerabilitako eta birziklatutako gaien erakusketa.
- Bertako produktuen dastaketa.
- Berrerabilitako materialekin egindako musika tresnen erakusketa.

Aipatzekoa da MUSIKA TAILERREKO zein ASMAKIZUN TAILERREKO ikasleek egindako lana. Mila esker!

- Atsedenaldi ostean, 1. eta 2. DBHko ikasleek berrereabilitako eta birizklatutako musika tresnen tailerra izan dute TUNIPANEA taldekideen azalpenekin.

Antolaketa laguntzaileak: INGURUMEN TAILERRA eta EKORDEZKARIAK


EA EGUNA 17-18

2017(e)ko azaroaren 8(a), asteazkena

EUREKA museoan 17/10/30

Urriaren 30ean, 2. DBHko ikasleak Donostiara joan dira Miramonen dagoen Zientzietako Museoa - EUREKA MUSEOA- bisitatzera eta Fisika eta Kimikako tailer batzuetan parte hartzeko aukera izan dute.

eureka 2017

Barrikako itsaslabarrean 17/11/06


Azaroaren 6an, Batxiko 2. mailako Lur eta Inguruemen Zientzietako ikasleak 1. Batxiko Bio-Geokoekin Barrika ingurura abiatu ziren bertako itsaslabarraren ezaugarriak aztertzera, batez ere failak eta tolestura ikusgarriak.
Lehen orduan euri pixkat izan genuen, baina laster altxatu eta egun ederra izan genuen.
Hemen arghazki batzuk


Barrika 2017

ortua 17/11/02



Gaur ingurumen tailerreko batzuk ortura joan gara eta egin duguna hau izan da: 
Lehenengo piper gorriak eta letxugak batu ditugu. Sukarrietatik ekarritako letxuga ere ederra dagoela ikusi dugu eta moztu egin dugu. Espinaka landarea oraindik txiki dago. 
Gero brokoli guztiak handituta zeudela konturatu gara eta kutxiloarekin moztu eta jaso ditugu. Azelga batzuk batzen egon garenean orri batzuk ia ustelduta egon dira eta  ondoko landan egon diren  behiei   eman dizkiegu. 
Batutako gauzak gelara eraman ditugu eta gure artean banatu ditugu etxera eraman eta jateko.




ORTUA 17-11-02

2017(e)ko urriaren 30(a), astelehena

IRAESeko 1. proposamena

  
Aurten ere Eskola Jasangarrien Sareko ekintzetan partaide izan nahi dugu.
Hona hemen 1. jarduera eginda eta bidalita IRAESeko Blogera.

IRAES eko BLOGa



Kaixo, gu aurtengo Juan Orobiogoitiako IRAES taldekoak gara. Gure asmoak hauek dira: - IRAESeko lan guztiak egin. - Eskola jasangarriaren izendapena berrizten lagundu. - Euskal Herriko eta estatu mailako CONFINT-etan parte hartu.

 Guk proposatzen dugun abestia hau da: