2016(e)ko otsailaren 12(a), ostirala

Otsaileko lehenengo ortu lanak


16-02-05

Gaur ortuan lehen bruselazak jaso ditugu eta baita ere aza bat eta bi eskarola. Hauek dira neguko ortuari tipikoak, baina sasoi honetakoak ez diren piperrak ere batu ditugu. Aurten udazken eta negu epelen ondorioz oraindik piperrak fresko daude gure ortuan. Bertan, kendu gabe utzi ditugu ea noiz arte irauten duten ikusteko.
Erein genituen iderrak, baba handiak eta berakatzak erne ziren eta hazten ari dira, eta Sukarrietatik ekarritako landareak ere nahiko ondo daude.

Belar asko hasi dira ortuarien artean, baina lurra oso busti zegoen eta ezin izan ditugu kendu.


2016(e)ko urtarrilaren 16(a), larunbata

IRAES EGUTEGIA 2016

Orobiogoitia institutuko Ingurumen  Batzordeko ikasleok, urtero bezala, ikasgeletan jartzeko egutegia sortu dogu.  Bertan  azterketa egunak eta data seinalatuak adierazteko aukera izango dogu.
Egutegiaren kartelean IRAES - iraunkortasunaren aldeko ikastetxeen sarea- ezagutzera eman nahi izan dogu, EA21eko aurtengo gure leloarekin batera "KERIK GABE MUIGI ZAITEZ!".

Diseinu grafiko ikusgarriaren egilea IBAI PEREZ, 3.Ako ikaslea. Mila esker Ibai, artista!

2016(e)ko urtarrilaren 3(a), igandea

2015(e)ko abenduaren 15(a), asteartea

1.B SUKARRIETAN -URA PROIEKTUA

SUKARRIETA - 1B

Gu Juan Orobiogoitiako 1.B taldeko ikasleak gara eta azaroaren 16tik 19ra Sukarrietan egon ginen URA proiektua lantzen. Orain, urari buruz ikasi dugun guztia azalduko dizuegu, atalez- atal. Lehenik eta behin Uraren banaketa, 2. Ura kutsatuta dago, 3. Bio Adierazleak, 4. Ura potabilizatu, 5. Uraren zikloa, eta azkenik, Gure ideiak.

URAREN BANAKETA
Ura txarto banatuta dago munduan. Adibide batzuk emango dizkizuegu: Indian adibidez. Bideo bat ikusi genuen, eta han neska bat agertzen zen bere herrian  urik ez zeukana. Bere herria txiroa zen eta 3.000 euro-tik 500 euro ura erosteko behar zuten. Ur hori gainera ez zen edangarria eta ezin zuten edangarri bihurtu. Txiroei aberatsei baino gehiago kobratzen dizkiote ura, eta gainera ez daukate ia dirurik ura erosteko. Hau aldrebes izan beharko zen: Aberatsei txiroei baino gehiago kobratzea edo bestela denok berdin ordaintzea, bere prezio justua.


URAREN KUTSADURA
Ura kutsatzen dugula konturatu gara. Baina nork kutsatzen du galdetu duzue, ezta? Bada, ura, gizakien artean kutsatzen dugu. Adibidez: komunetik botatzen ditugun zikinkeriak itsasora doaz.
Horren eraginez, uraren zikloa, askoz eta astiroago joango da.
Ura kutsatzen dugunean besteengan pentsatu beharko genuke eta natura zaintzean ere. Guk erabiltzen dugun arropa, bere tintea... botatzen dugun guztia itsasora joaten delako.

BIOADIERAZLEAK
Naturan ur garbia eta ur kutsatua daude. Hau laborategietan ikusi ahal da, baina naturan ere ikusi daiteke. Bioadierazleek ura garbia edo zikina dagoen esaten dute. Hainbat bioadierazle daude adibidez:
Perla: perla bat topatzen baduzu uretan, esan nahi du ura oso garbi dagoela, ezin duelako kutsadura jasan.
Ostra portugaldarra: ostra portugaldarrak esan nahi du ura kutsatuta egon ahal dela kutsadura jasaten duelako eta inbaditzaile bat delako.


URA POTABILIZATU
Gure etxeetara ura garbia dator, baina nola?
Ura errekatik hartzen da (goi-ibilgutik) eta potabilizadora  edo araztegi  batera joaten da. Han garbitu eta kloro pixka bat botatzen diote. Hortik ura tuberietara doa eta gero etxeetara, fabriketara, hirietara edo nekazaritzara.
Mundu mailan nekazaritzan erabiltzen da ur gehien, baina Euskal Herrian fabriketan erabiltzen da ur gehiena.



URAREN ZIKLOA
Urak ziklo bat osatzen du honela:
Lehenik ura ibaietara, itsasora lur azpira iristen da. Gero, ura lurrundu egiten da, beroaren eraginez. Ur lurruna gora doa, hozten eta kondentsatzen den arte, hodeiak hedatuz. Hodeiak haizearen eraginez mugitzen dira. Azkenik, hodeietako ura lurrera jausten da solido (txingorra, elurra) edo likido (euria) eran. Uraren zikloaren abantaila kutsatutako ura berriro garbitu ahal dela da, baina kutsatutako lekuaren zikinkeria hor geratuko da guk garbitzen edo jasotzen ez badugu. Gainera, zikloaren ostean ura garbi ateratzen da, bai, baina mineral gabe.



GURE IDEIAK
Orain ideia batzuk emango dizkizuegu mundua hobetzeko:
·         Errekak ez kutsatzeko eta zuhaitz gehiago egoteko, gauza hauek egin behar dira:
o   Errekara ez bota hondakinik eta ez ipini fabrikak erreka baten aurrean bestela  kutsatuko da.
o   Errekara bota aurretik ura depuradoratik pasatu.
·         Elkar lagundu, horretarako gauza hauek egin behar ditugu:
o   Kotxea ez erabili eta bere ordez autobusa edo trena eta bizikleta erabili.
o   Familiari eta lagunei edo irakasleei esan beraiek ere laguntzeko.
o   Behar ez duzun arropa ez erosi eta zerbait txiki gelditzen bazaizu beste bateri eman.
·         Ura munduan ondo banatuta egoteko gauza hauek egin ahal dituzu:
o   Hortzak garbitzen zaudenean txorrota itxita eduki.
o   Ura zeozertarako erabiltzen duzunean besteengan pentsatu.
o   Dutxatzen zaudenean eta lehenengotan ura hotza ateratzen denean balde edo palankana bat ipini ura aurrezteko; eta horrela ur guzti hori ez duzu alferrik galtzen, beste gauza batzuetarako erabili ahal duzulako.
·         Mundua gutxiago kutsatzeko:
o   Produktu ekologikoak erosi, edo gutxienez saiatu.
o   Egun bat ipini jende guztia errekak, basoak...garbitzeko.

MUNDUA HOBETZEA NAHI DUGU!!



1. A SUKARRIETAN -LURRA PROIEKTUA

SUKARRIETA - 1A

Gu 1A-ko ikasleak gara eta Sukarrieta egon gara azaroaren 16tik 19raino. Han Lurra proiektua landu dugu eta horri buruzko gauza asko ikasi ditugu. Sukarrietan proiektua lantzetik aparte arratsaldetan tailerrak egiten genituen.

Lehenengo egunean inguruko basotxo batera joan ginen eta han gatz mineralak nola sortzen ziren ikusi genuen.
Lehenik hostoak zuhaitzetatik  jausten dira. Ondoren intsektuak hostoak jaten dituzte eta hondakinak sortzen dira. Gero onddoek eta bakterioek intsektuen hondakinak jaten dituzte eta gatz mineralak geratzen dira lurrean. Gatz mineral horiek zuhaitzak sustraien bidez  xurgatzen dituzte eta zuhaitz osora garraiatzen dira. Gero zuhaitzek fotosintesia egiten dute eta karbono dioxidoa hartu eta oxigenoa kanporatzen dute  guk arnastu ahal izateko.



Hurrengo bi egunetan kortan eta ortuan egin genuen lan. Animaliekin ibili ginenean gauza asko ikasi genituen. Bi eratara lan egin ahal dugu animaliekin:
Era artifizialean: Animaliak kaioletan bizi dira eta jateko pentsua ematen zaie. Batzuetan medikamentuak injektatzen zaizkie arinago eta gehiago loditzeko.
Era naturalean: Animaliak libreago bizi dira, toki handiagoetan eta belarra eta lastoa jaten dute. 
Ortuan lan egin genuenean, elikagaiak ere bi modutan ekoizten direla ikasi genuen:
Era naturalean: Ortuan dudenean ez zaie produktu kimikorik botatzen, ongarriak ere naturalki egindakoak dira. Produktu hauek azoketan saltzen dira. Kanpotik ez dute oso itxura ona eta ez dira tamaina berdinekoak izaten, baina barrutik zaporeaz beteta daude. Eta hori bai, elikagai artifizialak baino pixka garestiagoak dira.

Era artifizialean egindako elikagaiak normalean supermerkatu eta denda handietan saltzen dira. Ortuan, produktu kimikoak botatzen zaizkie, baita ongarri kimikoak ere. Elikagai hauek oso itxura ona izaten dute, baina ez dute zapore ona izaten, eta ez dira oso osasuntsuak.

Elikagai artifizialen artean, batzuk, transgenikoak izaten dira. Bi transgeniko mota daude:
Lehenengoa, hazi bat erosten duzu, eta hazi hori ortuan erein eta landare bat irten da. Normalena landare horretatik beste hazi batzuk irtetea izango zen, baina landare horrek ez du beste hazirik ematen transgenikoak delako. Hortaz, berriro dendara joan behar dugu beste hazi bat erostea. Eta horrela hazi horiek egiten dituzten enpresak aberasten joaten dira.

Bigarren moduan intsektu batzuek ortuko landareak jaten dituzte, adibidez letxuga, baina badaude beste intsektu haragijale batzuk eta letxuga jaten duten intsektuak  jaten dituzte. Orduan enpresa handiek intsektu haragijaleen ADN-a hartzen dute eta letxugari txertatzen diote. Horrela letxuga jaten duten  intsektuak, ez  dira letxugarengana hurbiltzen, intsektu haragijaleen ADN-a duelako eta beldurra ematen dielako. Eta gero guk jan egiten ditugu, a zer nazka!

Elikagai artifizialak naturalak baino merkeagoak izaten dira eta jendeak gehiago erosten ditu. Horrela nekazariek gero eta lan gutxiago izaten dute eta nahiko pobre bizi dira. Bestalde elikagai artifizialen enpresak aberasten joaten dira eta diru sarrerak handitzen.

Hau guztia ikasi eta gero, ideia batzuk atera genituen mundua hobetzeko:
·         Ur gutxiago gastatu, poltsa berrerabili, birziklatu.
·         Zaborra lurrera ez bota eta kotxea gutxiago erabili.
·         Supermerkatuan gutxiago erosi eta azokan gehiago erosi.
·         Natura errespetatu eta etxean janaria sukaldatu.
·         Autobusez joan, natura errespetatu.



 

Proiektutik aparte arratsaldetan tailerrak izan ditugu: sukaldaritza, koadernaketa, argazkigintza… Tailerretan beste ikastetxe bateko ikasleekin batera egon gara, eta lagun asko egin ditugu. Tailer guztiak oso dibertigarriak izan dira.

Sukarrietan egon garen aste honetan gauza asko ikasi ditugu eta oso ondo pasatu dugu. Lagun berriak egin ditugu eta berriro joatea nahiko genuke.

Espero dugu, guk izandako esperientzia zuei ere gustatu izatea.
Beste batera arte, agur bero bat.