2018(e)ko martxoaren 21(a), asteazkena

ORTUA MARTXOAK 9



2018-3-09
Gaur goizean ortua lantzen ibili gara. Bedar txar asko atxurrez kendu dugu eta konposta egiteko erabili dugu. Ortuko txoko batean piperrak landatuko ditugu. Bi era ezberdinetan egingo dugu. Bata mikrorganismoak dauden geruza apurtu gabe (kartoiak edo lastoak estalirik bedarra hazten ez uzteko) eta bestea betiko moduan lurra palaz eta atxurrez lantzen.

ORTUA MARTXOAK 3

2018(e)ko martxoaren 20(a), asteartea

EKOKONTSUMITZAILE TAILERRA


Martoaren 16an, ostiralean, ekordezkariek EKOKONTSUMITZAILE tailerra izan dute  ORTZADAR taldeko hezitzaile baten gidaritzapean.

EKONOMIA ZIRKULARraren inguruko formazio saioa izan dute lehenengo orduan: ikusentzunezko baliabideak erabili ondoren,   guztion arteko elkarrizketa eta eztabaida  zabaldu da.

Ondoren, kalera joan gara herritarrei inkesta egitera
Jasotako  erantzunen laburpen gisa:

- Gehienek ez dakite  zer den EKONOMIA ZIRKULARRA.
- Erositako produktuaren jatorriari gutzitan erreparatzen diote.
- Ez dute erosten 2. eskuko dendetan.

-KOOPERA edukiontzia ezagutu eta erabiltzen dute.
- Hala ere, ez dakite ondo zer bota ahal den.

- Orokorrean, hondakin mota gehienak bereizten dituzte
- Ontzi ezberdinak ezagutzen dituzte
- Konsziente dira hondakin kopurua murriztu egin behar dela.
- Hala ere, ez dute ezer egiten hondakinak murrizteko ( ez dute ondo erantzuten galderari  " Zerbait egiten duzu sortzen duzun hondakin kopurua murrizteko?").

Bukatzeko, dendak bisitatu eta bertan saltzen diren produktuak aztertu ditugu.
- Plastiko asko erabiltzen da (ontziak, poltsak)
- Dena ez da birziklatzen
- Produktu asko ez dira bertokoak eta bai urrunekoak.

EKOKONTSUMITZAILE TAILERRA

2018(e)ko otsailaren 26(a), astelehena

TE POLTSEN ESPERIMENTUA


Aurten LUR eta INGURUMEN ZIENTZIEtako ikasleak Estatu eta  Europa mailako ikerkuntza proiektu batean partaideak izan dira. TE POLTSEN ESPERIMENTUA bezala izendatuko dugu, eta honetan datza hain zuzen: te mota ezberdineko poltsak lurperatu ditugu basoan, batzuk ongarria gehituta, eta 100 egun igaro ondoren, atera, sikatu eta pisatu egin ditugu laborategian, horrela materia organikoaren deskonposaketa abiadura aztertzeko baldintza ezberdinetan eta gai ezberdinetan.

Emaitzak Bartzelonara bidali ditugu, non ikerketa honen buruek informazioa bildu estatuko beste hainbat ekosistema ezberdinetako emaitzekin batera, eta ondorioak atera eta interpretatzeko gai izango dira. Horren zai gelditzen gara.

Hemen argazki batzuk
te poltsak

2018(e)ko otsailaren 14(a), asteazkena

IRAES 4. proposamena



4. proposamena ere bete eta bidalita dago IRAESeko blogera. INGURUMEN TAILERREKO  ikasleak LURDESen laguntzaz egindako lana, eta zoritxarrez guretzako - zorionez Lurdesentzako- bere azkena gure artean.


IRAES bloga - Orobiogoitia

Hemendik eskertu behar diogu Natura eta Ingurumenaren alde egindako lan guztia, eta goretsi Eskola Jasanagarriaren bidean izandako lidergoa. 

MILA ESKER LURDES!!! Zure espirituak 
gurekin jarraituko du .







IRAESeko 3. PROPOSAMENA.


Hemen gure ikastetxean INGURUMEN TAILERREKO ikasleak egindako lana, IRAESeko BLOGean ikus daitekeena.

IRAES BLOG. OROBIOGOITIA 3. prop

2018(e)ko otsailaren 8(a), osteguna

2018rako gela-egutegia sortu dugu  INGURUMEN TAILERreko ikasleek. Berrerabiltzeko papera (alde batetik idatzia) erabili dugu horretarako.
IRAES, Euskadiko eskola jasangarrien sarea ezagutaraztea da helburuetako bat, eta bestea aurtengo Eskola Agendako gaia aldarrikatzea:

EKONOMIA ZIRKULARRERANTZ PAUSUAK EMATEN!!!

egutegia 2018

2018(e)ko urtarrilaren 31(a), asteazkena

SUKALDARITZA- 2018-01-26

Gaur sukaldean egon gara eta bi errezeta egin ditugu: porru pastela eta kuia marmelada.

Pastela edo tarta egiteko gure ortuko porruak erabili ditugu. Lehenengo garbitu eta txikitu egin ditugu eta baita kipula ere. Gero zartaginera bota olioarekin  eta erregosi egin dugu. Ondoren esnegaina eta arrautzak nahastu ditugu ontzi batean eta horra bota ditugu porruak eta kipula. Azkenean dena laban sartu dugu 25 minututan.

Marmelada egiteko  kuia edo kalabaza txikitu egin dugu eta azukrea gehitu diogu. Lapiko batean jarri eta  limoi ura eta kanela gehitu ondoren, irakiten jarri dugu sutan. Denbora luzean izan dugu egosten eta bitartean eragiten ibili gara.  Eginda egon denean hozten utzi eta  poteetan banatu dugu, bakoitzarentzat pote bat etxera eramateko. 

 

sukladaritza tailerra 

Dena bukatutakoan harrikoa egin dugu eta tarta jan dugu. Marmelada ere probatu dugu galleta batzuekin. Dena oso gozo egon da.