2021(e)ko abenduaren 24(a), ostirala

Egun berdea - Abenduak 23

 Abenduak 23an " EGUN BERDEA" ospatu genuen Orobiogoitia BHIn. Berdez jantzita etorri ginen ikastetxera eta argazki erraldoi bat atera genuen. IRAES taldeko partaideek 2022ko egutegiak banatu zituzten ikastetxeko txoko guztietan eta  4 DBHko ikasleek "jolas berdeak" antolatu  zituzten 1 eta 2 DBHko ikasleentzat. 

Mila esker zuon inplikazio eta partehartzeagaitik!!!

abenduak 23, egun berdea

2021(e)ko abenduaren 20(a), astelehena

JUAN OROBIOGOITIA institutuan JANE  GOODALL institutuarekin elkarlanean egiten dugun proiektuan, Senegaleko eta Gineako ekosistemak eta txinpantzeak babesten laguntzeko MUGIKORRAK jasotzen ditugu, eta beharbada  Gabonak sasoi aproposa da horretarako.

Aspaldi hasi ginen proiektuarekin eta horrenbeste mugikor bidali genituenez LEMBA eta KABI izeneko txinpantzeei laguntzeko aukera izan dugu!  

 Ikusteko zehatzago zer egiten duten Senegalen eta Ginean: 

 janegoodallsenegal.org

janegoodall.es/es/movilizateporlaselva

Jane Goodall-ek berak laburtzen digu minutu batean HEMEN mugikorrak zergatik birziklatu behar ditugun (ingelesez, azpitituluekin gaztelaniaz)   


4. DBHko ikasleek proiektu garrantzitsu hau zabaltzeko hizkuntza ezberdinetan posterrak  diseinatu, egin eta institutuko hormetan jarri dituzte. 

Hona hemen horietako batzuk

Mila esker denoi!!!

Lemba eta Kabi

2021(e)ko abenduaren 17(a), ostirala

ORTUA ABENDUAN

 

Atzo ortuan egon ginen lurra eta konposta nahasten eta gure marrubiei konpainia emateko idarrak, kipulinak eta eskarolak landatu ditugu. 

Hurrengo astean kalabazinei haziak aterako dizkiegu

ortua abenduan

2021(e)ko azaroaren 22(a), astelehena

PLASTIKORIK GABEKO ASTEA

Azaroak 20etik 28ra Hondakinak Prebenitzeko Europako Astearen barruan "PLASTIKORIK GABEKO ASTEA" ospatzen da.

Aste honen helburu nagusia gizarte osoaren  sentsibilizazioa eta behingoz ekintzetara pasatzea da!!!

Ikastetxeko EA30tik ekimen honekin bat egiten dugu, gure helburua plastikozko hondakinak murriztea  eta Ekonomia Zirkularra  bultzatzea izanik.

Denon artean lortuko dugu!!!!

Sentsibilizazio bideoak: 


PLASTIKOA EZ DUZU JADA JASATEN ? 

"LA OTRA MIRADA" ELKARTEAREKIN LANEAN

 

Pasa den larunbatean (azaroak 20), DBHko 4. mailako ikasleak La Otra Mirada elkarte humanitarioarekin elkarlaean aritu ziren.   

La Otra Mirada elkartea Senegal eta Mongoliako  haur kaltetuei laguntzea du helburu, euren bizimoduak eta komunitateak hobetuz. Garrantzi berezia ematen diote hezkuntzari eta, ondorioz, komunitate horietako enpleguaren sorkuntzari.

Gu ere bertan egon ginen beraiekin bat eginez eta  DBHko 4. mailako ikasleek haurrentzako hainbat tailer antolatu zituzten. Horretaz gain, KM0ko produktuak saltzen egon ziren beraien  ikasbidaiarako diru apur bat batzeko.

La Otra Mirada

2021(e)ko urriaren 21(a), osteguna

ZINE IKUSEZINA IKUSGAI!

 Urtero legez Bilbon  "Cine invisible - Film Sozialak" Nazioarteko Zinemaldia ospatu  da, eta aurten ere gure 1. Batxilergoko  ikasleek aukera izan dute aurkeztutako filme batzuk ikusteko bi saiotan (eskertu behar diogu Iurreta LH ikastetxeari, proiektuan partaidea, gonbidapena luzatzeagatik).

Agenda 2030en ildotik jasangarritasuna eta garapen iraunkorrerako helburuak aldarrikatzeko, "Zine ikusezina"  disfrutatzeko aukera zabaldu nahi dugu. Film labur hauek ondorengo estekan egongo dira denontzat eskuragarri urriaren 25etik 31ra. Zuon gustokoak izatea espero dugu!!!


              CINE INVISIBLE - FILM SOZIALAK